Berria

20 urteko lankidetza garapen farmazeutikoaren zerbitzura

2023ko martxoaren 17a
Desarrollo Farmacéutico

“Garapen-pakete osoa eskaintzen diegu gure bezeroei: galenika, analitika, egonkortasuna, eskalatzea eta fabrikazioa”

TECNALIA & Laboratorium Sanitatis, 20 urteko lankidetza eta hazkundea garapen farmazeutikoaren zerbitzura

Laboratorium Sanitatis SLU kide bakarreko sozietate mugatua sendagaiak eskalatu eta fabrikatzeko instalazio bat da, eta TECNALIAk % 100eko partaidetza du bertan. 2003an hasi zen lanean, botikak sortaka eskalatuz eta arau-esparruaren barruan fabrikatzeko instalazio pilotua izateko helburuarekin, batez ere. Garapen farmazeutikoko jarduerak babesten ditu, eta ikerketa klinikorako sorten fabrikazioan parte hartzen du, bai TECNALIAk egindako garapen farmazeutikoetarako, bai industria farmazeutikoaren sektoreko gure bezeroek proposatutakoetarako.

Urte hauetan gure instalazioak egin duen lan onak eta TECNALIAren garapen farmazeutiko arrakastatsuek bide eman dute Laboratorium Sanitatis-ek botika-sorta komertzialen fabrikazioa sartzeko, bai Espainiako merkatuan bai Europakoan, alde batera utzi gabe eskalatze-jarduera, sorta pilotuak eta ikerketa klinikoko sortak.

Contract Development and Manufacturing Organization zerbitzu integralak

Gure instalazioaren parte-hartzea funtsezkoa da TECNALIAn sortutako garapen farmazeutikoko proiektuetan. Garapen-pakete osoa eskaintzen diegu gure bezeroei: galenika, analitika, egonkortasuna, eta eskalatzea eta fabrikazioa.