Berria

5.0 industria: pertsonengan oinarritutako teknologia digitala

2024ko otsailaren 28a
Industria 5.0: tecnología digital centrada en la persona

"Interakzio aurreratuko gure taldeak arlo hauetan dihardu lanean: segurtasuna sustatzea, langilearen errendimendua hobetzea, esperientzia pertsonalizatzea eta lan-fluxua optimizatzea"

5.0 industria kontzeptua aurreko industria-paradigmen bilakaera gisa sortu zen, eta teknologia digitala pertsonengan oinarritutako orientazio batekin integratzera bideratuta dago batez ere.

Aurreko belaunaldiak, 4.0 industria esaterako, automatizazioan eta sistemen interkonexioan oinarritzen ziren; 5.0 industriak, ostera, lan-inguruneko gizakien eta makinen arteko harremana orekatu nahi du.

5.0 industrian, honako alderdi hauek dakartza, besteak beste, pertsonengan oinarritutako estrategiak:

  • Gizakiaren eta makinaren arteko lankidetza: lantokiko produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko erabiltzen dira adimen artifiziala, robotika kolaboratiboa, errealitate areagotua eta beste teknologia batzuk, eta, hala, trebetasun bereziak (hala nola sormena, zuhurtasuna eta enpatia) eskatzen dituzten zereginetan zentratu daitezke gizakiak.
  • Pertsonalizazioa eta malgutasuna: norberaren gaitasunetara egokitzeko eta lan-roletan malgutasun handiagoa edukitzeko diseinatzen dira soluzio teknologikoak.

Teknologia bereizleak

Interakzio aurreratuko gure taldeak arlo hauetan dihardu lanean: segurtasuna sustatzea, langilearen errendimendua hobetzea, esperientzia pertsonalizatzea eta lan-fluxua optimizatzea. Lan-ingurunean tartean diren giza faktoreak definitzera bideratzen da, teknologia bereizleak aplikatzen dituzten zenbait proiekturen bidez:

  • Robota gizakiarekin elkarlanean ari deneko lan-ingurune kolaboratiboetan konfiantza sailkatzeko sistema aurreratua (AA) garatzea.
  • Monitorizazio fisiologikoko gailuak eta sentsoreak erabiliz emozioak denbora errealean ezagutzeko sistema.
  • Langileen zein roboten beharrak kontuan hartzen dituzten soluzioak garatzea, efizientziaz eta segurtasunez lan egin dezaten elkarrekin.

5.0 industrian pertsonengan oinarritutako estrategiak giza potentziala maximizatu nahi du teknologia era adimendunean integratuz. Horrek, banakako langileei onurak ekartzeaz gain, enpresen epe luzeko arrakasta bultzatzen du, gero eta digitalizatuagoa eta lehiakorragoa den ingurune batean.

Jarri harremanetan gure adituekin

Gonbidatzen zaitugu berriz bizitzera otsailaren 13an egin zen Giza faktoreen eginkizuna 5.0 industrian web-mintegia.

  • Jakin nahi baduzu nola aplikatu teknologia horiek errendimendua, segurtasuna eta gaikuntza hobetzeko, jarri harremanetan gure adituekin.