Berria

Adimen artifiziala sistema kritikoen zibersegurtasunean

2022ko azaroaren 15a
AI4CYBER

Tecnalia sistema kritikoen zibersegurtasunean adimen artifiziala erabiltzearen abangoardian

Adimen artifizialak gure bezeroentzako zibersegurtasun-soluzioak optimizatzen laguntzen du

Lanean ari gara erresilientziako eta erantzun autonomoko zerbitzu berritzaileen bilduma bat eskaintzeko, adimen artifizialeko eta big datako ereduez baliatzen dena, zibersegurtasuneko tresnetan kapsulatuak izateko eta, hala, sistemaren etengabeko babesa bermatzeko.

AI4CYBER ekimenak aurre egingo die adimen artifizialean oinarritutako hurrengo belaunaldiko zibersegurtasun-zerbitzuen erronkei. Helburua da tresna-ekosistema bat garatzea sistema kritikoen garatzaileei eta operadoreei lagunduko diena sistemaren sendotasunaren kudeaketa efizientean, erresilientzian eta zibereraso aurreratuei erantzun egokia ematen, zeinek, era berean, adimen artifiziala erabiltzen baitute.

Ekosistema hori kasu hauetan baliozkotuko da:

  • Adimen artifizialak energia-sektorearen kontra bultzatutako erasoak detektatu eta arintzea.
  • Banku-aplikazioen sendotasuna eta egokitzapen autonomoa adimen artifizialaren erabileran oinarritutako erasoei aurre egiteko.
  • Ospitale-zerbitzu erresistenteak, gai direnak eraso ziberfisiko aurreratuei aurre egiteko, zeinek, era berean, adimen artifiziala erabiltzen baitute.

Informazio gehiago AI4CYBER-i buruz

AI4CYBER soluzioak bermatuko du beraren zerbitzuak fidagarriak izatea eta oinarrizko eskubideak betetzea, osagaietan erabiltzen den adimen artifizialaren esplikagarritasun, ekitate eta sendotasun teknologikoko gaitasunak integratuz.

TECNALIA buru dela, AI4CYBERek bazkide akademiko eta industrialen multzo orekatu bat bildu du. Bazkide horiek funtsezko zeregina dute adimen artifizialean oinarritutako hurrengo belaunaldiko zibersegurtasun-zerbitzuen ekosisteman: CaixaBank, University of Western Macedonia, Montimage, Thales, Search-Lab , Frontendart, European Organisation for Security, PDM E FC, Public Power Corporation, ITTI  Hospital do Espirito Santo de Evora.

*Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon Europa programaren finantziazioa jaso du, 101070450 zenbakiko dirulaguntza-araubidearen bidez.