"R-evolve Innovation Camp topaketa egin zen Kopenhagen, zeinean altzarien sektoreko funtsezko eragileak bildu baitziren"
R-evolve Innovation Campek altzarien sektoreko adituak bildu zituen jasangarritasunean, ekonomia zirkularrean eta Produktuaren Pasaporte Digitalean aurrerapausoak egiteko
R-evolve Innovation Camp topaketa egin zen Kopenhagen, zeinean altzarien sektoreko eragile funtsezkoak bildu baitziren, jasangarritasun-estrategietan, datuen erabileran eta negozio-eredu zirkularretan (CEBM) aurrerapausoak egiteko.
Hiru egunez, diziplinarteko taldeek Produktuaren Pasaporte Digitala (PPD) lantzen aritu ziren. Tresna horrek trazabilitatea hobetzen du, gardentasuna sustatzen du eta datuak baliabide estrategiko bihurtzen ditu.
Tailer praktikoetan, produktu errealak analizatu ziren, birdiseinu-aukerak identifikatu ziren, eta, bazkide industrialekin lankidetzan, soluzio modular, konpongarri eta zirkularragoetarako bidea jorratu zen.
Berreskuratutako altzarien kalitatea eta deskontaminazioa ebaluatzeko metodologiak eta teknologiak
Ekitaldian parte hartu zuen TECNALIAko Eraikuntza eta Materialen Laborategiko Iker Hidalgo lankideak. 1.5 Zereginaren aurrerapenak aurkeztu zituen, zeinaren ardatza berreskuratutako altzarien kalitatea eta deskontaminazioa ebaluatzeko metodologiak eta teknologiak baitira. Zeregin hori honela banatzen da:
- ST1.5.1: sailkatzeko eta deskontaminatzeko metodologiak ebaluatzea, eta bideragarritasun ekonomikoaren eta kalitate-eskakizunen arteko arrakalak detektatzea.
- ST1.5.2: berreskuratutako zenbait altzari-motatan metodologia eta teknologia horiek aplikatzeko gidak garatzea.
Kanpamentuan berretsi egin zen R-evolveren konpromisoa Europako Itun Berdearekin eta diseinu jasangarriari buruzko araudi berriarekin, eta eragile politiko, estrategiko eta industrialen arteko lankidetza bultzatu zen.
Ekimen hori funtsezko urratsa da Europako altzarien sektorearentzat etorkizun arduratsuagoa, lehiakorragoa eta zirkularragoa lortze aldera.
