Berria

Belaunaldi berriko exoeskeletoak ikertzen ditugu, lan-ingurunean nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko

2021ko azaroaren 15a

Laneko arriskuen prebentzioan parte hartzen duten eragileek diote ergonomia funtsezkoa dela nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko.

Pertsonen eta gailuen artean oso interakzio naturala duten exoeskeleto adimendunak eta oso pertsonalizagarriak garatzen ditugu. Gehiegizko esfortzuak gehien eragiten dien bi sektore profesionaletan aplika daitezke, batez ere sorbaldako eta bizkarreko gehiegizko esfortzuetarako: arreta soziosanitarioko zentroak eta industria metalmekanikoa.

Gaur egungo exoeskeletoek ez dituzte merkatuaren %100aren arazoak konpontzen, eta ezin dira pertsonalizatu ataza eta/edo enpresa bakoitzaren ezaugarri espezifikoen arabera. Horregatik adierazi behar da teknologia —bereziki sistema robotikoena eta exoeskeletoena— konponbide ergonomiko horiek bermatzeko berrikuntzak eskaintzeko moduan dagoela.

Nahasmendu muskuloeskeletikoak

ExOsasun ekimenean parte hartzen dugu, nahasmendu muskuloeskeletikoak murrizteko –batez ere sorbaldakoak eta gerrialdekoak– eta, hala, lesio-mota horiek eragin handiena duten sektoreetan duten inpaktua txikitzeko.

Ergonomia giltzarria da lan-ingurunean

Laneko arriskuen prebentzioan parte hartzen duten eragile guztiak bat datoz puntu batean: nahasmendu muskuloeskeletikoen kasuan, ergonomia da giltzarria, eta ezinbestekoa da lanpostuaren balorazio xeheagoa egitea, ergonomia kontuan hartuta.