"Enpresa eta erakundeekin lankidetzan aritzen gara, haien lehiakortasuna indartzeko”
Bureau Veritasek, bere 25. urteurrena dela eta, “Konpromisoa, lidergoa eta enpresa: aldaketaren protagonista kontzienteak” jardunaldia antolatu zuen, lidergo kontzientea eta jasangarritasuna ardatz hartuta
Helburua da espazio bat eskaintzea lidergo kontzienteko, jasangarritasuneko eta enpresa-konpromisoko azken joerei buruz ikasteko eta hausnartzeko, esperientzia paregabe eta aberasgarri baten bidez.
Jasangarritasunean eredugarriak diren erakundeen aitortza
Jardunaldian, jasangarritasuneranzko aldaketa gidatu duten enpresen eta erakundeen aitortza egin zen. Erakunde horiek konpromiso aparta erakutsi dute arlo giltzarrietan: ekonomia zirkularra, talentuaren garapena, lidergo humanista eta jasangarritasunaren arloko berrikuntza.
Bureau Veritasek eskerrak eman nahi izan zizkion TECNALIAri haren konpromisoagatik eta lankidetzagatik, funtsezko zutabea izan baita bere hazkundean eta arrakastan, proiektuak garatzeko beharrezkoak diren prestakuntza teknikoak kudeatuz eta haietan lagunduz.
- ISO26262 araua – Road Vehicles – Functional Safety
- Baterien kudeaketa eta desegitea
- ISO 9001
- Hidrogenoaren teknologiei lotutako arriskuen prebentzioa
- Segurtasunaren Eskema Nazionala
Berrikuntza eta moldagarritasuna
TECNALIAren ardatza enpresa eta erakundeekiko lankidetza da, horren bidez haien lehiakortasuna indartzeko, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria sustatzeko, barruan zein kanpoan konfiantza sortzen duten funtsezko balioek gidatuta.
Balio horien artean daude bezeroa erdigunean jartzea, lankidetza sustatzea, konpromiso soziala hartzea, bikaintasuna bilatzea eta berrikuntza sustatzea.