Berria

Energiaren etorkizunari buruzko ikuspegi partekatuak eraikitzen ditugu

2023ko otsailaren 27a
Diálogos sobre el futuro del sector energético

«Gure bazkide eta bezero handiekin bildu gara energiaren etorkizunean argi egiteko eta trilema energetikoaren aurrean abiapuntu komunak ezartzeko».

Urtarrilaren 31n, TECNALIAren instalazioetan topaketa bat egin genuen gure bazkide eta bezero handietako gutxi batzuekin.

Eztabaidaren erreferentetzat Gonzalo Escribano izan genuen, Elcano Errege Institutuko Energia eta Klima Aldaketari buruzko Programaren zuzendaria, eta aditu handia Espainiako eta Europako energia-politikan, energiaren geoekonomian, energia-segurtasunean eta energia-baliabideen eta garapen ekonomikoaren interakzioan.

Bileran enpresa hauetako goi-zuzendariek hartu zuten parte: Arteche, Erreka, General Electric Grid Solutions, Giroa-Veolia, Haizea Wind, Hubbell, Iberdrola, Ingeteam, Repsol, Siemens Gamesa Renewable Energy, Tecman, Tubacex eta Vicinay. Topaketan maila handiko eztabaida sortu zen, eta enpresen artean partekatutako ikuspegiak eraikitze aldera abiapuntuak ezartzeko balio izan zuen.

Energiaren deskarbonizazioa

Gure industria garatzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko aukeraren aurrean gaude. Helburu horrekin, harmonikoki konpontzea lortuko dugu jasangarritasunaren, prezioen lehiakortasunaren eta energia-, industria- eta teknologia-subiranotasunaren trilema energetikoa. Gure bideak energiaren deskarbonizazioa areagotzea izan behar du.