Erronkak eta aukerak material aurreratuen arloan

    2026ko apirilaren 27a

    InnoMatSyn

    “InnoMatSynek bere lehen ekitaldia antolatu du, eta sektoreko 76 eragile baino gehiago bildu zituen”

    Hiru eguneko lankidetza eta lan estrategikoa

    Europako InnoMatSyn proiektuak 2. Batzar Nagusia egin du Euskal Herrian, eta, lehen jarduera-urtea amaitzear dela, mugarri garrantzitsua izan da. Partzuergoko kideak hiru egunez aritu ziren lanean proiektuaren aurrerapenak aztertzen, lankidetza sendotzen eta hurrengo etapak planifikatzen.

    Topaketa hibridoa izan zen. Bertaratu ziren erakunde guztien ordezkariek proiektua garatzeko eta finkatzeko lan-saio, lankidetza-jarduera eta eztabaida estrategikoetan parte hartu zuten. Beste eragile garrantzitsu batzuek, berriz, urrunetik konektatzeko aukera izan zuten.

    • Proiektuaren Zuzendaritza Batzordearen bilera bat izan zen lehenengo, TECNALIAren instalazioetan, eta, ondoren, proiektuaren adierazle nagusiei buruzko tailer praktiko bat egin zen. Partzuergoak tailerrari esker hobeto ulertu zuen nola neurtu proiektuak izandako lankidetzaren eragina eta arrakasta.
    • Bigarren eguna TEKNIKERen instalazioetan izan zen. Parte-hartzaileek azken sei hilabeteetan egindako aurrerapenen analisi zehatza egin zuten.
    • Proiektuko Aholku Batzordeak eta proiektu-buruak ere parte hartu zuten jardunaldian, eta aurrerabideari eta hurrengo erronkei buruzko ikuspegi estrategikoa eman zuten.

    AdMa (Advanced Materials) ekosistemari bultzada

    Hirugarren egunean, AdMa (Advanced Materials) ekosistemaren inplikazioa landu zen, InnoMatSynek antolatutako lehen ekitaldiaren bidez. Sektoreko 76 eragile baino gehiago bildu zituen ekitaldiak.

    • Lankidetza-saio horretan, ekosistemako enpresek, ikertzaileek eta beste eragile batzuek elkarrekin lan egin zuten material aurreratuen esparruko erronkak eta aukerakidentifikatzeko.
    • TECNALIAk politika-gomendioak ematen dizkie eskualdeko, estatuko eta EBko finantziazio-erakundeei, eta eskualdeko, estatuko eta EBko azpiegiturak eta ekimenak koordinatzen ditu, I+G+Bko ekosistema erresiliente eta inklusibo bat sortzeko.