Berria

    Eskala handiko aerosorgailuen kontrol eta mantentze-lan prediktiboa

    2025ko abenduaren 11a

    Default image  post type alt

    "Belaunaldi berri honek 100 metrotik gorako palak izango ditu, eta gero eta indar handiagoa egingo dute osagaien gainean"

    GEROWIND proiektuak aurrea hartu nahi die eskala handiko aerosorgailuen hurrengo belaunaldiak ekarriko dituen erronka teknologikoei

    Belaunaldi berri horrek 100 metrotik gorako palak izango ditu, bai eta gero eta indar handiagoak ere osagaien gainean. Hori horrela, industriak soluzio aurreratuak behar ditu efizientzia eta fidagarritasuna bermatzeko.

    TECNALIAk 20 urtetik gorako esperientzia du itsasoko sektore eolikoan, eta funtsezko eginkizuna du, euskal sektore eolikoaren lehiakortasuna bereiziko duten jakintza eta garapen estrategikoak ematen baititu.

    Helburuak eta ekarpenak

    TECNALIAk zenbait lan-ildo gidatzen ditu parke eolikoen errendimendua eta erresilientzia hobetzera bideratuta:

    1. Sarreretan oinarritutako parke-kontrolagailua (AEV): sortutako energia maximizatzera bideratutako ikuspegi tradizionalaren tokian (AEP), TECNALIAk kontrolagailu adimendun bat garatu du atzemandako sarrerak optimizatzeko, eta integratu egiten ditu parkearen lorratz-efektua eta benetako baldintzak. Aurrerapen horrek kudeaketa zehatzagoa eta errentagarriagoa ahalbidetuko du, merkatu elektrikoaren dinamikekin lerrokatuta.
    2. Potentzia-trenaren eredu fisiko analitikoa: drive trainaren eredu holistiko bat eraikitzen ari da, zeina laborategian baliozkotuko baita. Eredu horren bidez, fideltasun handiz simulatu ahalko da osagai kritikoen portaera askotariko agertoki operatiboetan. Horrek hutsegiteei aurrea hartzea eta diseinua optimizatzea ekarriko du.
    3. Mantentze prediktiborako erregresio-algoritmo aurreratuak: TECNALIA adimen artifizialean oinarritutako soluzioetan ari da lanean:
      • Osagai kritikoetan kargak aurreikusteko eta geratzen den balio-bizitza kalkulatzeko.
      • Denbora errealean anomaliak detektatzeko eta akatsak kategorizatzeko.
      • Kontrol-begiztan kargak ebaluatzeko, eta, hala, sistemak baldintza aldakorretan ematen duen erantzuna hobetzeko.

    Espero izatekoa den eragina

    • Tresna horiekin, GEROWIND proiektuari esker, fabrikatzaile eta operadoreek eskura izango dituzte parke eolikoen fidagarritasuna handitzea, kostuak murriztea eta errentagarritasuna maximizatzea lortzeko ereduak eta algoritmoak.
    • Gainera, proiektuaren ikuspegi integralak barnean hartzen ditu lorratz-efektuak eta eragiketa-baldintza errealak, eta, horri esker, joerei aurrea hartu eta aerosorgailuen belaunaldi berriaren erronkak landu ahal izango dira.

    GEROWIND proiektua Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programak finantzatua da, Ikerlanek koordinatzen du, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Tekniker eta Basquenergy klusterra ditu partaide.