Berria

Estaldura biooinarrituak landareen ligninatik abiatuta

2022ko abenduaren 27a
Reunión del consorcio de LIGNICOAT, recubrimientos biobasados

“TECNALIA buru da biomasa lignozelulosikotik abiatuta produktu jasangarri berriak eta estaldura biooinarrituak garatzeko proiektu berritzailean”

Lignina hainbat landaretan dagoen materia bat da, ekonomia- eta ingurumen-onurak emateko ahalmen handia duena.

TECNALIA buru duen LIGNICOAT ekimenaren helburua da frogatzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dela lignina oinarri duten bioerretxinak ekoiztea estalduren arloko hainbat aplikaziotarako. Produktu berri horiek ingurune industrial batean baliozkotuko dira.

Ekimenak estalduren oinarri biologikoaren edukia handitzen du, errendimendua bermatzen du, eta korrosioaren, suaren eta mikrobioen aurkako ezaugarriak ematen ditu.

TECNALIA, proiektuaren koordinatzailea izateaz gain, zenbait teknologia garatzen ari da lignina aldatzeko, tarteko helburuak lortzeko. Gainera, estaldura berrien formulazioaren arduraduna da.

Orain arteko emaitzak

Proiektua hasi zenetik urte eta erdira, erretxina biooinarritu berriak sintetizatzeko beharrezkoak diren lehengaiak lortu dira, eta haietatik abiatuta garatuko dira estaldura biooinarritu berriak.

Ekimenaren partzuergoa TECNALIAren instalazioetan elkartu da abenduaren erdialdean, orain arte lortutako emaitzak bateratzeko eta hurrengo urratsak planifikatzeko.

Informazio gehiago