Berria

Estatuko erreferentzia gara enpresen artean datuak trukatzeko ingurune seguruak sortzen

2021ko abuztuaren 11a
Somos referente estatal en la creación de entornos seguros para el intercambio de datos entre empresas

IDSA (International Data Spaces Association) europar elkarteak datu-kudeaketako segurtasuna sustatzen du; TECNALIA estatuko lehen Competence Centre izendatu du, eta, hala, gure esperientzia aintzatetsi

International Data Spaces Association elkarteak Europako datu-espazioak bultzatzen ditu GAIA-X ekimenaren testuinguruan; aitortu egin du TECNALIAk datu-kudeaketa adimendunean duen esperientzia, eta Competence Centre gisa gaitu du.

Hala, estatuko lehen erreferentzia-zentroa gara IDSren erabilera sustatzeko, teknologia horretan oinarritutako negozio-eredu berriak garatzeko eta enpresei datu-kontroleko prozesuak integratzen laguntzeko. Aintzatespen horrek adierazten du IDS teknologia garatzen duten enpresen eta teknologia hori beren prozesuetan ezarri nahi dutenen arteko topagune izateko gaitasuna dugula.

Datu-espazioetako datuen kudeaketa hobetzeko tresna berritzaileak garatzen ditugu, eta hainbat sektoretarako soluzioak ematen ditugu; besteak beste, industriarako eta energiaren sektorerako. Enpresa horiek datu asko erabiltzen dituzte, eta, beraz, beharrezkoa da informazioaren segurtasuna bermatzea.

Europako erakunde handiak arkitektura estandarizatuak sortzen ari dira datuak segurtasunez trukatzen laguntzeko, eta garrantzi handia ematen diote bai datu-subiranotasunari —erakunde titularrarenak dira datuen jabetza eta kontrola—, bai datu-ekonomiari ere —merkaturatzeko ingurune seguruak sortzea—. Sistema horiek, International Data Spaces (IDS) izenekoek, informazio-transakzio horien auditoriak eta jarraipena egiten laguntzen dute, eta jarduteko segurtasun-eremu bat eskaintzen.

Informazio gehiago

TECNALIAk ikerketa aplikatua egiten du zibersegurtasun industrialaren, kriptografiaren, pribatutasunaren eta bloke-kateen alorretan. Laborategiak ditu zibersegurtasun industrial, automobilgintza, energia, cyber-range eta bloke-kateen alorretan, eta alor horiek Basque Digital Innovation Hub-en eta INCIBEren Industria Laborategien Sare Nazionalaren zibersegurtasun-nodoaren parte dira.

UNE/ISOn zibersegurtasuna, pribatutasuna eta bloke-kateak normalizatzen eta estandarizatzen dituzten batzorde nagusietan parte hartzen du TECNALIAk, eta, zibersegurtasun eta bloke-kateen inguruko politiketan, OCDEren aholkulari adituen batzordeko kidea da. Beste talde hauetako kidea ere bada: Zibersegurtasunaren Europako Erakundeko (ECSO) Zuzendaritza Batzordea, Segurtasunaren Europako Erakundeko (EOS) Zuzendaritza Batzordea, Zibersegurtasuneko Bikaintasun Zentroen Espainiako Sareko (RENIC) Zuzendaritza Batzordea, WOMEN4CYBEReko Batzordea, WOMEN4CYBERen Espainiako adarreko Zuzendaritza Batzordea, blockchain edo bloke-kateen inguruko munduko aliantza nagusiak —adibidez, Hyperledger (Linux Foundation), EEA (Enterprise Ethereum Alliance) eta Alastria— eta subiranotasun digitalaren eta datu-subiranotasunaren inguruko Europako ekimenak —adibidez, IDSA (International Data Spaces Association) eta GAIA-X—.