Berria

“Etxebizitza-zikloa: Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea" hitzorduaren amaierako ekitaldian parte hartu genuen.

2021ko otsailaren 22a
Jornada "Ley vivienda"

Otsailaren 3an izan zen jardunaldia: Patricia Molina TECNALIAko Hiri Eraldaketarako Laborategiko ikertzaile liderrak hartu zuen parte.

Patricia Molina TECNALIAko Hiri Eraldaketako Laborategiko ikertzaile liderrak Observatorio Ciudad 3R-ko kide gisa hartu zuen parte "Etxebizitza-zikloa: Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea" mahai-inguruan.

Patricia Molinaren arabera, “Europan birgaitzearen arloan ezarri ditugun asmo handiko helburuak lortzeko, eta berreskuratze-funtsetan helburu horietara bideratutako finantzazioa baliatzeko, beharrezkoa da tresnetan eta prozesuetan berrikuntzak egitea: lurraldeen araberako eskualde- eta udal-mailako diagnostikoak izatea; ekintza-planak diseinatzea; behar adina baliabide esleitzea gobernantzara eta prozesuen kudeaketara; eskaria aztertu eta segmentatzea; egoera bakoitzaren araberako laguntzak eta finantzazioa diseinatzea, eta modu sistematikoan ebaluatzea birgaitze-politiken aurrerapena".

Informazio gehiago

  • David de Lucas Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Etxebizitza eta Hiri Agendako idazkari nagusiak inauguratu zuen jardunaldia, eta Pablo Zuloaga Kantabriako Gobernuko lehendakariordeak itxi zuen.
  • Kantabriako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak eta El Diario Montañés egunkariak antolatu zuten ekitaldia, eta Eugenia Gómez de Diego Kantabriako Etxebizitzako zuzendari nagusiak eta Juan Requejo Santiagoko alde zaharra kudeatzeko planaren zuzendarikideak ere parte hartu zuten mahai-inguruan.
  • Kantabria aurrera doa birgaitzearen erronka handiari aurre egiteko estrategian (bideoa)