Berria

Euskal Trenbide Sarearen berrikuntzak Quality Innovation Award nazioarteko saria jaso du

2021ko martxoaren 5a
Minibarreras para el ferrocarril

Sariak minibarrera akustiko berritzaileak aintzatesten ditu, soluzio oso lehiakorrak direlako, ikusizko inpaktu txikia dutelako eta zarata asko murrizten dutelako.

BECSA enpresarekin batera, Ermuan jarritako barrera akustiko berritzaile bat garatzen, fabrikatzen eta instalatzen parte hartu dugu. Euskal Trenbide Sareak (ETS) Quality Innovation Award saria jaso du, nazioarteko lehiaketa honetan berrikuntzari egiten zaion aitorpen gorena.

TECNALIAko Hiri Espazio Iraunkorren taldeak parte hartu du minibarrera akustikoa garatzen, zeina inpaktu akustikoa murriztera eta herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratuta baitago. Soluzio modular bat da, ekonomikoki oso lehiakorra, eta zimendatzerik eta obra handirik behar ez duena. Ohiko barrerak ez bezala, trenbideetatik hurbil jartzen da, eta ohiko soluzioek bezainbeste murrizten du zarata; gainera, altuera txikia duenez, ikusizko inpaktu txikia eragiten du.

Informazio gehiago

Euskal Trenbide Sareaz gain, Advanced Services in Mobility-ASIMOB eta Alias Robotics enpresek ere jaso dute sari ospetsu hori.

Beste hiru euskal erakundek ere bigarren saria jaso dute, nork bere kategorian: Gogoa Mobility Robots, ntClick Soluciones Tecnológicas eta SORALUCE erakundeek.

Hainbat herrialdek hartu dute parte Quality Innovation Award sarietan; adibidez: Finlandia, Estonia, Hungaria, Israel, Kazakhstan, Lituania, Letonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Espainia (CEXen bidez, eta, Euskadin, EUSKALITen bidez), Txina, Errusia, Serbia, India eta Afrika hegoaldeko zenbait herrialdek.