"Prototipoak zenbait sari jaso ditu estatuan, dakarren berrikuntzagatik eta jasangarritasunagatik, eta laster merkaturatuko da"
Menorcako Esea Propulsion startup gazteak PD100 prototipo berritzailea aurkeztu du, gama altuko karelez kanpoko lehen propultsatzaile elektrikoa
Gailua TECNALIArekin elkarlanean garatu du, eta, aurreikuspenen arabera, karelez kanpoko motorren merkatua irauliko du % 100 elektrikoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa baita.
PD100 prototipoa
Carlos Puertak, Esea Propulsioneko CEOak, PD100 prototipoa erakutsi du, zeinari proba sakonak egin baitizkiote TECNALIAren instalazioetan.
TECNALIAk funtsezko zeregina izan du propultsatzailearen motor elektrikoa garatzen, eta errendimendu optimoa eta berrikuntza teknologikoa bermatu ditu. ESEA bezeroarekin lan egin du TECNALIAk, gama altuko karelez kanpoko propultsio-kontzeptu elektriko berri baten garapen mekaniko zein mekatronikoan zeina ESEAk patentatu baitu.
Proiektuak zenbait sari jaso ditu estatuan, dakarren berrikuntzagatik eta jasangarritasunagatik, eta laster merkaturatuko da.
Aurkezpenean, tokiko zenbait agintarik parte hartu dute, eta bertaratuek aukera izan dute produktuaren xehetasun teknikoak eta komertzialak ezagutzeko eta zalantzak argitzeko eztabaidarako aukera eman duen berrikuntza-ingurune batean.