"Soluzio berritzaile bat garatu dugu, nekazaritza-inguruneetan urrutitik gidatzeko eta teleoperatzeko, eta, hala, operazioen segurtasuna eta efizientzia hobetu dugu"
Teknologia horrek operazioen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen du, eta, gainera, lurzoru arriskutsuetako edo baldintza klimatiko txarretako arriskuak minimizatzen ditu
TECNALIAn, soluzio teknologiko aitzindari bat garatu dugu nekazaritza-inguruneak automatizatzeko eta haietan teleoperazioa baliatzeko. Teknologia horrek operazioen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzen du, eta, gainera, lurzoru arriskutsuetako edo baldintza klimatiko txarretako arriskuak minimizatzen ditu. Lagundu dezake, halaber, sektore horretan eskulan faltak eragiten duen arazo larria arintzen.
Nekazaritza-sektoreak bere produktibitateari eta iraunkortasunari eragiten dieten erronka garrantzitsuei egin behar die aurre. Eskulan trebatuaren faltak eta baliabide naturalen eskasiak eragiten dituzten arazoak —klima-aldaketaren eraginez larrituak— kritikoak dira, eta soluzio berritzaileak behar dituzte.
Gure teknologia
Teknologia hau nekazaritzako eragiketa batean baino gehiagotan erabil daiteke, baina beso artikulatu bat duen plataforma mugikor batean erakutsi da.
- Erakusle horren bidez, baratzetan edo berotegietan lurreko hezetasuna neurtzea behar duten egoeratan baliozkotu daiteke teknologia, bai interfaze eramangarri batetik bai teleoperazio-zentro finko batetik maneiatuz.
- Soluzioa oso moldaerraza da, eta beste erabilera eta autonomia-maila batzuetara egokitzeko aukera ematen du, bezeroen beharrak zein diren; adibidez, baratzak eta berotegiak ikuskatzeko eta mantentzeko lanak, pestiziden barreiaketa eta segurtasuna.
Onurak
Urrutitik gidatzeko aukera laguntza handia izan daiteke nekazaritza-sektorerako, segurtasuna eta efizientzia hobetzen baitira makineria urrutitik operatuz. Hala, lurzoru arriskutsuetan eta eguraldi txarreko egunetan lan egitearen arriskuak murrizten dira, eta, halaber, sektorean lan egiten hasteko langa beheratzen da, eta, ondorioz, desgaitasunen bat duten langileak ere aritu daitezke.
Horrenbestez, inpaktu ekonomiko eta teknologiko nabarmena sortzen da, eta nekazaritza-sektoreko eskulan-eskasiari aurre egiten laguntzen zaio.