Berria

Greencities eta S-Moving emisioak murriztuko dituzten startup-en bila dabiltza

2023ko maiatzaren 29a
Greencities y S-Moving buscan startups que reduzcan emisiones

“Ekainaren 30ra arte aurkeztu ahal izango dira Emisio Gutxiko Eremuak garatzeari eta hobetzeari loturiko hautagaitzak”

TECNALIA Venturesek parte hartuko du Greencities eta S-Moving erakundeek antolatutako Open Call for Start-ups ekimenaren bigarren edizioko hautaketa-batzordean

Greencities, Hiri adimendun eta jasangarriak eta S-Moving, Mugikortasun adimenduna eta jasangarria ekimenek Estatuko eta nazioarteko enpresa sortu berriei dei egin diete Emisio Gutxiko Eremuak (EGE) garatzeari eta hobetzeari loturiko proposamenak aurkez ditzaten, Open Call for Start-ups deialdiaren bigarren edizioaren esparruan. Hautagaitzak ekainaren 30ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Hautaketa-batzordean, TECNALIA Ventureseko marketin- eta komunikazio-arduradun Germán Lasaz gain, parte hartuko dute beste zenbait erakundetako ordezkariek ere; besteak beste hauetakoak: Andaluziaren Eraldaketa eta Garapen Ekonomikorako Enpresa Agentzia (TRADE), Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartea (APTE), Malagako Udala, Conexo Ventures, EBAN, Finnova, Finnovating, Madrid Capital Mundial eta Malagako Unibertsitatea (UMA) ordezkariek.

Batzorde horrek zenbait irizpide erabiliko ditu proiektuak hautatzeko, hala nola merkatu-bideragarritasuna, eskalagarritasuna, ingurumenaren gaineko eragina, giza taldearen egokitasuna eta proposatutako gaiaren espezializazio-maila.

Greencities & S-Movingen edizioko startup onena

Hautatutako bost startupak networking-agendan sartu ahal izango dira, eta, hor, hogeita hamar bileratik gora eskatu ahal izango dituzte gainerako parte-hartzaileekin eta balizko bazkideekin. Gainera, Greencities & S-Movingen 2023ko edizioko eduki-programan berariazko espazio bat izango dute, inbertitzaileei, sektoreko adituei eta EGE soluzioetan interesa duten udal-teknikariei beren proiektua aurkezteko.

Saio horren ondoren, ikus-entzuleek zuzenean aukeratuko dute edizioko startup onena, eta hark aipatu saria jasoko du, beste zenbait abantailarekin batera.

Ekitaldia irailaren 20an eta 21ean egingo da Malagako Azoka eta Biltzar Jauregian (FYCMA).

Deialdiaren oinarri guztiak Green Cities-en webgune ofizialean kontsultatu ditzakezu.