Berria

    H2SITEk, TECNALIAren partaidetzapeko enpresak, EIC Acceleratorren finantzaketa lortu du

    2025ko irailaren 24a

    Reactor de membranas de H2SITE

    "Garatu den amoniakoaren crackingeko sistema proba-planta gisa erabiliko da”

    TECNALIAren partaidetzapeko H2SITE enpresak EIC Acceleratorren finantzaketa lortu du amoniakoaren crackingeko unitatean proba-planta bat ezartzeko; unitatea egunean tona bat hidrogeno oso puru ekoizteko gai da

    Europako Berrikuntza Batzordeak, EIC Accelerator programaren bidez, finantzaketa esleitu dio H2SITEri, amoniakoaren crackingeko unitate bat osatzeko ekimen bat garatzeko. Unitate hori mota horretako hoberena da, eta egunean tona bat hidrogeno oso puru ekoizteko gai da. Sistemaren oinarria H2SITEk patentatutako paladio-mintzeko erreaktorearen teknologia da, zeinak, unitate berean, ahalbidetzen baitu aldi berean amoniakoa deskonposatzea eta hidrogenoa selektiboki bereiztea.

    H2SITE teknologiaren funtsezko abantailak

    Abangoardiako teknologia horrek funtsezko zenbait abantaila eskaintzen ditu amoniakoaren crackingeko ohiko prozesuen aldean:

    • Amoniakotik datorren hidrogenoaren nibelatze-kostu (LCOH) txikiagoa du, duen efizientzia handiari eta diseinu integratuari esker.
    • Energia-kontsumo txikiagoa du, tenperatura nabarmen baxuagoetan funtzionatzen baitu (400-450 °C) crackingeko ohiko metodoek baino (normalean 600-800 °C).
    • Oso hidrogeno purua ekoizten du, ISO 14687 Grado D arauaren arabera, zuzenean erregai-piletan eta industria-aplikazioetan erabiltzeko egokia.
    • Diseinu trinko eta modularrari esker, hidrogenoaren ekoizpen deszentralizatua errazten du, eskari-zentroetatik gertu.

    Teknologia baliozkotzeko proba-planta

    Andrés Galnares H2SITEko CEOak argitu duenez, "proba-planta gisa erabiliko da amoniakoaren crackingeko sistema. Bertan, baliozkotuko da H2SITEren mintzeko erreaktore integratuak industria-eskala handian izan dezakeen heldutasun teknologiko eta komertziala. Horren helburua da txikitzen zailak diren sektoreak deskarbonizatzen aurrera egitea".

    Karbono gutxiko hidrogenoa garraiatzeko soluzioak

    Hidrogenoaren ekonomia garatzearekin batera, funtsezkoa da soluzio efizienteak aurkitzea karbono gutxiko hidrogenoa garraiatzeko. Amoniakoa etorkizun handiko hidrogeno-eramailea da, energia-dentsitate bolumetriko handia duelako eta arlo horretako azpiegitura garatua dagoelako. Hala, urtero 20 milioi tona amoniako baino gehiago garraiatzen dira itsasontziz.

    Amoniakoaren crackingeko teknologian egindako aurrerapenek, hala nola H2SITEren mintzeko erreaktore integratuak, bide hori lehiakor bilakatzen lagunduko dute, eta hidrogenoa hornitzeko kate malguak eta eskala handikoak ahalbidetuko dituzte.