Berria

      Hona hemen garraio astuneko flotetarako soluzio teknologikoak

      2025ko maiatzaren 21a

      Flotas de transporte pesado

      "Ingurune kontrolatuetan ibilgailu astunak gidatzen laguntzeko soluzioak garatu ditugu"

      Hidrogenoari lotutako teknologiak eta gidatze automatizatuari lotutako teknologiak batu ditugu

      Industriak deskarbonizatzea lortzeko, helburuetako bat da garraio astuneko flotetarako soluzio teknologikoak ikertu eta bilatzea. Europan interes handia dago zero emisioko logistika edukitzeko. Badirudi hidrogenozko erregai-pila duten kamioiak direla diesel kamioiak ordezkatzeko aukera posible bakarra ibilbide luzeko salgaien garraioan.

      Horregatik, TECNALIAk hidrogenoarekin lotutako teknologiak eta gidatze automatizatuarekin edo gidatzeko laguntzarekin lotutako teknologiak batzen ditugu, potentzial handiena lortzeko eta, horrela, errepideko mugikortasunaren eta garraioaren belaunaldi berri bat garatzen laguntzeko.

      ShineFleet ekimenean (zeina arestian amaitu baita), gidatzen laguntzeko soluzioak (ADAS: Advanced Driver Assistance Systems) garatu ditugu ibilgailu artikulatuek ingurune kontrolatuetan (hala nola zentro logistikoetan) egiten dituzten maniobretan erabiltzeko.

      Profil osagarria duten hiru enpresak lagundu dute proiektuan:

      • FML Logistic Ibérica: bere zentro logistikoetan horrelako soluzioen azken erabiltzaile da.
      • AVIA Ingeniería y Diseño: espezialista da ibilgailu astunak (trakzio-burua) maniobra artikulatuetarako by-wire automatizatu eta FE (Full Electric) bihurtzen (retrofita egiten).
      • Idneo Technologies konpainia: haririk gabeko komunikazio-teknologiak integratu eta aplikatuko ditu, ibilgailuak modu automatikoan egiten dituen maniobrak ziurtatzeko.

      ShineFleet ekimenaren erronkak

      • Ibilgailu artikulatu (ez-zurrun) baten maniobrak kontrolatzeko ADAS espezifiko bat garatu eta aplikatzea; kasu horretan, logistika-zentro bateko zamalanetarako kaietara hurbiltzeko maniobrei aplikatuta.
      • Ibilgailuaren —trakzio-buruaren— ingurunean banatutako hautemate-arkitektura bat hedatzea, ibilgailuak une oro bere posizioari eta inguruan dituen objektuei buruzko informazioa izan dezan, maniobra automatizatua ziurtatze aldera.
      • Hautemate banatuko soluzio horrek beste abantaila bat du: sentsoreak dituen eremura hurbiltzen diren ibilgailu guztiek parteka dezakete, eta, ondorioz, ekipamendu gutxiago behar da ibilgailuaren aldean, eta kostuak murrizten dira.