Berria

ICME metodologia, material metalikoak diseinatzeko

2023ko maiatzaren 29a
diseño-materiales-metalicos-icme

“Bi azterketa-kasu aurkeztuko ditugu: altzairuak hidrogeno bidez hauskortzea eta aluminio-aleazioen fabrikazio aditiboa”

ICME metodologiak funtzionamendu- eta fabrikazio-baldintza muturrekoagoak jasateko gai diren material metalikoak garatzen ditu.

Materialaren konposizio kimikoaren eta haren fabrikazio-prozesuaren berezko ezaugarriek sortzen den mikroegiturarekin dituzten elkarreragin konplexuak jorratzen ditu ICME metodologiak. Hain zuzen, mikroegitura horrek baldintzatzen ditu materialaren propietateak eta osagaiaren jarduera.

Metodologia horrekin, funtzionamendu- eta fabrikazio-baldintza askoz muturrekoagoak jasateko gai diren material metaliko berriak garatu daitezke, aplikazio disruptiboak eta fabrikazio-prozesu guztiz berritzaileak agertzeari esker.

Azterketa-kasuak: altzairuak hidrogeno bidez hauskortzea eta aluminio-aleazioen fabrikazio aditiboa.

Hidrogenoaren kasuan, ICME metodologiak H2-ak materialaren haustura-arriskuan duen eragina ebaluatzen du, baita hidrogenoaren hedapena murrizteko mikroegituren egokitasuna ere, eta intereseko mikroegitura horiek lortzeko beharrezkoak diren konposizio kimikoa eta fabrikazio-baldintzak zehazten ditu.

Aluminio-aleazioen fabrikazio aditiboari dagokionez, konposizio kimikoak eta prozesuaren baldintzek sortzen den mikroegituran duten eragina ebaluatzen du ICME metodologiak, baita mikroegiturak propietate mekanikoetan duen eragina ere. Era berean, fabrikazio aditiboaren ezaugarrietara berariaz egokitutako aleazio berriak diseinatzea errazten du.

ICME (Integrated Computational Materials Engineering) metodologia Elkartek programaren esparruan garatzen da, bazkide hauekin: IMH, BCAM, CEITUPV/EHU, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta TECNALIA.