Berria

    Ikusi berriro Deep Tech Venture Building eta Corporate Venturing-i buruzko webinarrak

    2021ko uztailaren 26a

    Webinars_Deep Tech Venture Building_Corporate Venturing

    Estrategia egoki bat ezartzeak negozio-aukera disruptiboak sortzen ditu, eta eragina du enpresen emaitza-kontuan

    TECNALIA Venturesek eta FIRA Barcelonak antolatuta, teknologiaren transferentziari buruzko UNPRECEDENTED webinar-saila egin zen, Asier Rufino TECNALIA Ventureseko CEOa eta Sergio Bandinelli TECNALIA Ventureseko Negozio Garapeneko zuzendaria buru zirela. Webinar horietan, ikusi ahal izan genuen Deep Tech Venture Buildingeko eta Corporate Venturingeko estrategia behar bezala zabaltzeak elkarrekin erlazionatzen laguntzen diela eragile zientifiko eta teknikoei, korporazioei, startupei eta inbertitzaileei, enpresen emaitza-kontuan eragina duten negozio-aukera disruptiboak sustatzeko, eta, hala, gizartearen bizi-kalitatea hobetzeko.

    Hizlari adituak izan ziren webinarretan:

    Ikusi berriro webinarrak

    Ezin izan bazara konektatu edo webinarrak berriro ikusi nahi badituzu, esteka hauetatik atzi ditzakezu bideoak:

    Informazio gehiago

    FIRA Barcelonak Tech Transfer Forumen barruan antolatzen duen UNPRECEDENTED webinar-saileko ekitaldiak dira; webinar horien bidez, ekonomia zirkularrarekin, digitalizazioarekin eta teknologiaren transferentziarekin erlazionatutako eraldaketen erronkei buruzko informazioa eman nahi da.

    Elkarrizketa industrial hauekin, sektoreak etorkizuneko erronkak gainditzearen inguruko soluzioak eta adibideak erakutsi nahi dira.