Berria

Javier Herrera lankideak Madrilgo Big Dataren klusterraren I. Jardunaldi Teknologikoan parte hartu du

2021ko uztailaren 16a
Jornada AMETIC

Gure hitzaldiaren ardatza lankidetza-proiektuetan (bereziki Europakoetan) parte hartzeak dituen betebehar eta abantailak izan dira.

Javier Herrera lankideak hitzaldi bat eman du Madrilgo Big Dataren klusterrak antolatutako I. Jardunaldi Teknologikoan, apirilaren 27an, Europako funtsak proiektu teknologikoetan aplikatzeko aukerari buruz. Hitzaldiaren ardatza ETE-ek lankidetza-proiektuetan (bereziki Europakoetan) izaten dituzten betebehar eta abantailak izan dira; izan ere, funts horiek ETE-etara bideratuak dira neurri handi batean.

Topaketan, finantzazio-esparrua aztertu da, non bat egiten baitute Europako Horizon esparru-programa berriak, finantziazio tradizionalak eta berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-funtsek.

Hitzaldiaren ondoren, mahai-inguruak egin dira, eta administrazioen eta enpresen ikuspegitik azaldu dituzte gaiak. Beren itxaropenen berri eman dute Madrilgo CEIM enpresa-konfederazioko Madrilgo Udaleko eta Autonomia Erkidegoko ordezkariek. Hiru ETE eta bi enpresa handik ere azaldu dute beren ikuspegia eta funtsak lortzeko izan duten esperientzia.

Eztabaidan esan da baliagarria izan dela klusterraren lantaldeetan parte hartu izana proiektuak konfiguratzeko eta interes-adierazpenak igortzeko, eta TECNALIAren laguntza eta aholkuak nabarmendu dituzte.

Jardunaldian, hogeita hamar pertsona bertaratu dira, osasun-segurtasunagatik, eta, aldi berean, streaming bidez eman da, hirurehun ikusle baino gehiagorentzat.

Informazio gehiago

Madrilgo Udalak sustatuta orain urtebete sortu zen Madrilgo Big Data klusterrak antolatutako lehenengoa da jardunaldi publiko hau. Bazkide sortzaile gaituen kluster hori hogeita hamar erakundek osatzen dute, gaur egun, eta guztiek dute interesa askotariko sektoretan datuen ekonomiaren inguruan lan egiteko.

Hurrengoa aurtengo bigarren seihilekoan egiteko asmoa dago. MAD-X proiektua, TECNALIAk proposatua, eta Europako Gaia-X ekimena izango dira eztabaidagai.