Berria

    Kontxako baranda berritzen lagundu dugu

    2023ko apirilaren 17a

    Colaboramos en la renovación de la barandilla de la ConchaN DE LA BARANDILLA DE LA CONCHA

    “TECNALIAren esperientziari eta konpromisoari esker, donostiarrek zein bisitariek baranda seguru eta kalitatezkoa izango dute Kontxako Pasealekuan”

    Kontxako barandaren 30 tarte berritzea

    Aurten ere Kontxako baranda berritzen lagundu dugu, Donostian. Proiektu hau TECNALIAren Materialen Ingeniaritzako Proiektuen Bulegoa ari da egiten, Construcciones Moyua enpresarentzako eta Donostiako Udalarentzako. Barandaren 30 tarte ari dira berritzen; une honetan, Kontxako aldageletatik eta Antiguoko tunelera bitartean ari dira jartzen.

    Fabrikazio-kontrola

    TECNALIAk urteak daramatza lankidetza eskaintzen, materialetan aditu den aldetik: laborategiko saiakuntzen bidez “fabrikazio-kontrola” egiteaz arduratu da, lantegiko materiala eta ikuskapenak baliozkotzeko, eta korrosiotik babesteko tratamenduaren kalitatea ziurtatzeko.

    Donostiarrentzat, Kontxako baranda elementu arkitektoniko hutsa baino askoz gehiago da. Hiriaren nortasunaren eta historiaren sinboloa da, urteetan zehar maitatu eta zaindu dena. Horregatik, baranda berritzea oso lan garrantzitsua da donostiarrentzako, elementu ikonikoaz gozatzen jarraitzea eta haren balio kultural eta historikoa mantentzea ahalbidetzen duelako.