Berria

Lanak kontrolatzeko prozesuak digitalizatzea

2022ko maiatzaren 20a
Digitali

“Bimoak 360 atzipeneko hodeiko teknologia ezarri du, lanen aurrerapena kudeatzeko”

Bimoak TECNALIAn jarri du konfiantza lanak kontrolatzeko bere prozesuak digitalizatzeko garaian

Bimoak, eraikuntza-prozesuan parte hartzen duen eragilea den aldetik, aldaketarekin bat egitea erabaki du, eta eraikuntza-lanen jarraipena egiteko duen gaitasuna hobetzea, aipaturiko teknologia erabiliz. Bimoak, digitalizazio-prozesu hori egiteko, TECNALIAk digitalizazioan eta BIM zerbitzuetan duen esperientzian eta gaitasun teknikoan jarri du konfiantza.

Duela urte batzuetatik hona, arkitekturaren, eraikuntzaren eta azpiegituren sektorea teknologiaren eta digitalizazioaren bidez bere lan-fluxuak berritzeko prozesuan murgilduta dago, bai diseinuaren fasean, bai eraikuntza-, operazio- eta mantentze-faseetan. Digitalizazioak onura handiak ekartzen ditu denborari, kostuari eta kalitateari dagokienez. Lanak kontrolatzeko prozesuak teknologia digitalaren bidez hobetzearen adibide da 360 atzipeneko hodeiko teknologia.

Lanen errealitatea minutu gutxian jasotzen da 360 kamerarekin, bai bideoan, bai argazkian. Smartphone edo tableta batekin landa-oharrak hartzen dira erregistratu nahi diren xehetasunei buruz (oharrak, eskemak, pdf-ak, etab.), eta ohar bakoitza irudi esferiko horren barruko espazioan dagoen elementu bati lotzen zaio.

Ondoren, lanen hurrengo bisitetan sortutako informazio grafiko eta dokumental guztia hodeiko plataforma batera igotzen da. Han, obraren aurrerapena urrunetik ikus daiteke, pantaila zatitu batean kokaleku berak data batean baino gehiagotan aztertuz. Hala, ikusiz egiaztatzen da lanen errealitatea proiektuaren kronogramaren arabera eraikitzen ari dela, eta, hala ez bada, erabakiak askoz era malgu eta fidagarriagoan har daitezke.

Eraikuntza digitaleko zerbitzu aurreratuak

TECNALIAk eraikuntza digitaleko zerbitzu aurreratu ugari eskaintzen ditu; esate baterako: produktuen web-konfiguratzaileak sortzea, erabiltzaile-esperientzia hobetzeko eta online gehiago saltzeko; diseinu konputazionala, errazago diseinatzeko eta geometria konplexuak errazago sortzeko; datuak eta 3Dko bisoreak 3Dko interfazeetan integratzea, aktiboei buruzko informazioaren kudeaketa optimizatzeko.

Azken batean, TECNALIAren eraikuntza digitaleko zerbitzu aurreratuen eskaintzak aukera ematen die eraikuntza-prozesuko eragileei BIM proiektuak diseinatu, eraiki, erabili eta mantentzeko faseetan beren parte-hartzea hobetzeko, teknologiaren eta digitalizazioaren bidez.