"Bateriez eta eguzki-energiaz elikatzen diren propultsio elektrikoko sistemak, emisiorik eta zaratarik gabe nabigatzeko gai direnak"
Itsasontzi elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berria
Gure ezagutza eta gaitasunak ematen ditugu etorkizuneko itsasontzi elektrikoen efizientzia energetikoa, autonomia eta jasangarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten teknologia aurreratuak garatzen laguntzeko. Horrela, mugikortasunaren deskarbonizazioa eta jarduera industrial jasangarri berrien gorakada sustatzen duten soluzio teknologikoak garatzearekin dugun konpromisoa indartzen dugu.
Era berean, ezagutza ehun industrialera transferitzeko prozesua bizkortzen laguntzen dugu, baita Euskadik arlo estrategikoetan (esaterako, Ekonomia Urdinean eta emisiorik gabeko itsas mugikortasunean) daukan posizioa sendotzen ere.
LASAI enpresak lideratzen duen Zero Emissions Marine Boat ekimenak ontzi elektriko eta deskarbonizatuen belaunaldi berri bat sustatzea du helburu, eta horrek Euskadi Europa mailako erreferente bihurtzen du itsas mugikortasun jasangarriari dagokionez. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuek eta Euskadiko ETE batzuek ere parte hartzen dute.
Duela gutxi, Eusko Jaurlaritzak Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaile gisa aurkeztu zuen proiektua. Haren helburua da emisiorik gabeko nautikari lotutako balio-kate industrial bat sortzea, itsas sektorearen elektrifikazio-prozesua bizkortzeko gaitasun industrialak, teknologikoak eta berrikuntzakoak konbinatuta.
Berrikuntza eta deskarbonizazioa, etorkizuneko nabigazio jasangarria lideratzeko
LASAI egoitza Euskadin duen enpresa bat da, ontzi elektrikoetan eta eguzki-energia bidezkoetan espezializatua. Propultsio elektrikoko sistemetan oinarritutako proposamen berritzaile bat garatu du, zeina gai baita bateriez eta eguzki-energiaz elikatuta, emisiorik eta zaratarik gabe eta autonomia handiz nabigatzeko. Zenbait modelotan 100 itsas milia baino gehiagoko autonomia izatea ahalbidetzen duten soluzioei esker, enpresa nabigazio jasangarriaren erreferente bihurtu da Europan.
