"TECNALIAk hornidura elektriko segurua eta fidagarria bermatzeko tresnak garatzen ditu"
FLEXYri esker, malgutasunaren erabilera maximiza eta optimiza daiteke, trantsizio energetikoa errazteko
TECNALIAn FLEXY tresna garatu dugu; zenbait moduluren bidez, honako hauek egiteko aukera ematen diote erabiltzaileari:
- Datu historikoetatik abiatuta, eta AAko ereduen bidez, honako hauei buruzko aurreikuspenak egitea:
- eguneroko merkatu-prezioak eta balantze-zerbitzuetako prezioak, baita espero den noranzkoa ere è MarketWizard modulua
- ekoizpen fotovoltaikoa è NF_Prod modulua
- kontsumoa è NF_Load modulua
- Optimizazio-eredu matematikoak erabiliz, banatutako energia baliabideen eragiketa egitea, helburu hauekin:
- Prosumitzaile bakar baten energia-faktura murriztea è Optiener modulua
- Banatutako zenbait energia-baliabideren (sorkuntza-planta hibridoak, prosumitzaile-mota desberdinak, biltegiratze-sistemak, ibilgailu elektrikoen flotak, etab.) merkatu elektrikoetako partaidetza erantsiaren (egunerokoa, egunen artekoak, balantze-zerbitzuak, kongestioak ebaztea) itzulera ekonomikoa maximizatzea è Optimarket modulua
- Prozesu iteratibo baten bidez, energia-komunitate baten barruan energia trukatzeko (P2P) prezio optimoak lortzea, sistema elektrikoarekiko energia-trukea minimizatzeko eta parte-hartzaileen itzulera ekonomikoa maximizatzeko è Enercomm modulua.
FLEXYk malgutasunaren erabilera optimizatzen du, dela prosumitzaile indibidualaren mailan (prosumitzaile industrial handietatik hasi eta etxeko kontsumitzaile txikietaraino), dela komunitate energetikoaren mailan, dela tipologia desberdinetako baliabide banatuak eransteko.
Ekonomiaren elektrifikazioa eta ekoizpen elektrikoaren erabateko deskarbonizazioa
Europar Batasunak bultzatutako trantsizio energetikoa aro berri batean sartzen ari da, zeinean, energia elektrikoa ekoiztearen ingurumen-inpaktua murriztea behin lortuta, ekonomia elektrifikatzean aurrera egiten ari baita, eta, aldi berean, ekoizpen elektrikoa erabat deskarbonizatzen ari baita.
- Testuinguru horretan, are garrantzitsuagoa da hornidura elektriko sendoa eta fidagarria bermatzea, eta, horretarako, beharrezkoa da modu eraginkorrean integratzea sistema elektrikoaren jardunean lagundu dezaketen baliabide guztiak.
- Hala, helburuak lortzeko funtsezko elementu dira eskarian dagoen aniztasuna aprobetxatzeko gai izatea —edozein direla ere kontsumo-maila eta konexio-tentsioa—, eta, iturri berriztagarrien ekoizpena malgutzeko, biltegiratze-elementuen erabilera intentsiboa.
