Berria

MICROSOFTekin batera, Smart City Expon parte hartu dugu, hirietarako nazioarteko ekitaldi nagusian

2021ko abenduaren 2a
Smart City Expo

Zeharkako eskaintza bat aurkeztera goaz: eraikin, hiri eta azpiegituren biki digitalak eta mugikortasun-soluzioak.

Gure zentroa Smart City Expo azokara joan zen, zeharkako eskaintza batekin: eraikin, hiri eta azpiegituren biki digitalak eta hirira bideratutako mugikortasun-soluzioak. Hala, hiriak eta lurraldeak modu positiboan eraldatzen eta garatzen laguntzen dugu, hiri adimendunaren alde egiten duten eta inpaktu handiko teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten hiri-soluzio batzuk baliatuz.

Azokan jende askok parte hartu zuen. Bisitari asko izan ziren gure standean, eta gure jarduerari buruzko kontsulta zehatzak egin zizkiguten.

Smart City Expo World Congress

Smart City Expo World Congress (SCEWC) biltzarra Bartzelonan egiten da 2011tik; hirientzat, nazioarteko ekitaldi nagusia da. Hirientzat eta herritarrentzat etorkizun hobea sortzera bideratuta dago, eta, horretarako, gizarte-berrikuntza sustatzen du, elkarteak sortzeko aukera ematen du eta merkataritza-aukerak identifikatzen ditu.

Kontuan hartuta biztanleen % 55 hiriguneetan bizi dela eta mundu osoko ehunka erakundek adierazpenak egin dituztela klima-larrialdiari buruz, hiriek ireki behar lukete bidea hainbat dimentsiotan dauden desberdintasunen arrakala itxiz, naturaren balioa aprobetxatzeko eta berotegi-efektuko gasik gabeko etorkizun bat sustatzeko.

Egiten duguna gara, eta hala dira hiriak ere. Hiriak eraikitzen ditugu, baina hiriek ere eraikitzen gaituzte gu.