Berria

Nazioarteko aintzatespena gure laborategi elektrikoentzat

2023ko apirilaren 13a
Reconocimiento Laboratorios Eléctricos Tecnalia

"Middle East Energy Dubai, energia-sektoreko mundu mailako erreferentzia"

TECNALIA Electrical Labs: nazioarteko erreferentziako laborategia Dubaiko Middle East Energy azokan

TECNALIA Middle East Energy azokan izan da duela gutxi Dubain (Arabiar Emirerri Batuak), eta agerian geratu da gure laborategi elektrikoek nazioartean eta, bereziki, Ekialde Ertainean duten ezarpen- eta aintzatespen-maila. TECNALIAren laborategi elektrikoek nazioartean hedatzen jarraitzen dute, mundu mailan sektorean erreferentzia diren azoketan aktiboki parte hartuz.

Hainbat bisita eta bilera izan ditugu gure standean: mundu osoko ekipamendu elektrikoen fabrikatzaileak, Ekialde Ertaineko konpainia elektrikoak eta lankidetza-hitzarmenak ditugun mundu mailako erreferentziako ziurtatzaileak.

TECNALIAk egindako txostenak eta ziurtagiriak

Gero eta bezero gehiagok erakusten dituzte TECNALIAk egindako txostenak eta ziurtagiriak bere standetan, ematen duten balioa aintzat hartuta: diseinuaren kalitatea bermatzen dute eskatutako araudia eta zehaztapenak betez, eta, hala, produktuak merkatu globalean merkaturatzeko aukera ematen dute.