Berria

Nazioartekotzen laguntzeko 2021eko Toribio Echevarria saria irabazi du Fesiak (TECNALIAren partaidetza duen enpresa).

2021ko abuztuaren 3a
PREMIOS TORIBIO ECHEVARRIA SARIAK

Enpresa honek nerbio-sistemako gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonak errehabilitatzeko elektroestimulazio funtzional aurreratuko soluzioak garatzen ditu.

31. Toribio Echevarria Sariak banatzeko ekitaldia egin zen joan den ostegunean, uztailaren 22an, eta Fesiak, gure partaidetza duen enpresatako batek, irabazi zuen nazioartekotzen laguntzeko saria.

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak sustatzen dituzte Toribio Echevarria Sariak, eta ekintzaileen lana ezagutarazteko, ekintzailetza sustatzeko eta enpresa-sorkuntza eta -garapena bultzatzeko antolatzen dira. Edizio honetan, 22 enpresa-ekimenen hautagaitzak jaso dira, osasunaren, elikaduraren, energiaren, jasangarritasunaren eta IKTen sektoreetatik.

“Enpresa asmoak” eta “Enpresa berria” sariek 10.500 €-ko diru-saria dute, era laguntza-, trebakuntza- eta aholkularitza-programa batzuk eskuratzeko aukera. “Nazioartekotza babesa” saria jasotzen duen enpresak laguntza ekonomikoak eta aholkularitza ere jasotzen ditu, beste herrialde batzuetan garatzeko prozesuari heltzeko. “Eibarko Udalaren Sari Bereziek” ere 10.500 €-ko diru-saria dute, eta BIC Gipuzkoaren bidez trebakuntza espezializatua jasotzeko aukera.

Sariak Eibarko Coliseo Antzokian banatu ziren, eta han izan ziren Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, eta Jon Iraola Eibarko alkatea.

Toribio Echevarria sarien 31. edizioko enpresa irabazleak:

  • “Enpresa asmoak” SARIA

Innovation Tree: Litio ioizko bateriak ingurumena zaintzen duen teknologia hidromekaniko baten bidez birziklatzeko prototipo bat garatzen ari da enpresa hau; prozesu horretan, materialen parte bat berreskuratzen da bateria berriak egiteko, eta, hala, karbono-aztarna txikiagotzeko.

  • “Enpresa berria” SARIA

Polykey Polymers: Beren jabetzako teknologiaren bidez energia metatzeko polimero biojasangarriak eta material berritzaileak ekoizten dituzte, eta polimero jasangarriei buruzko ingeniaritza-zerbitzuak ematen dituzte, bezeroen neurrira eginak.

  • “Nazioartekotza babesa” SARIA

Fesia: Nerbio-sistemako gaixotasunak edo lesioak dituzten pertsonak errehabilitatzeko elektroestimulazio funtzional aurreratuko soluzioak garatzen ditu startup honek.

  • Eibarko Udalaren “Eibarresa enpresa” SARI BEREZIA

Lean Stocks: B2B marketplace bat da, industriako makineriaren salmenta-prozesuetan enpresak lotzeko eta horren inguruko zerbitzuak emateko.

  • Eibarko Udalaren “Espezializazio estrategikoa” SARI BEREZIA

Fokus: Kirol elektronikoan espezializatutako talentuaren jarraipen eta kudeaketarako plataforma digitala.

  • “Iñaki Goenaga” 2021 AINTZATESPENA

AIBE Mecánica de Precisión: Tresna eta makina bereziak diseinatzen eta ekoizten dituen eta doitasun handiko piezak mekanizatzen dituen enpresa.