"Egindako bizi-zikloaren analisiek berretsi dute ingurumen-inpaktua hobetzen dela egungo isurketa-ohiturekin alderatuta"
GAIKER, UPV/EHU eta POLYMATekin lankidetzan dihardugu birziklatze kimikoko teknologiak garatzen, hondakin plastiko konplexuetatik balio handiko produktuak sortzeko.
Birziklatze kimikoko prozesuak garatzen eta optimizatzen ari gara NEOPLAST 2 ekimenean, hondakin plastikoak kalitate handiko baliabide bihurtzeko: bigarren mailako lehengaien merkatu zorrotzenek eskatzen dituzten zehaztapenak betetzeko gai dira.
Hala, balio handiko produktuak lortzen dira egun birziklatzen ez diren eta zabortegietan amaitzen duten hondakin plastikoetatik. NEOPLAST 2, beraz, urrats handia da material plastiko konplexuen bizi-zikloa ixteko bidean.
Lortutako emaitzak
Aurrerapauso nabarmenen artean dago solbolisia eta produktuen purifikazioa konbinatuz poliester eta poliuretano berriak fabrikatzeko monomeroak eta aitzindari erabilgarriak lortzea.
- Ehun-hondakin nahasien (naturalak eta sintetikoak) disoluzio selektiboko prozesuak landu dira.
- Pirolisian eta bereizketan oinarritutako teknologiak garatu dira hidrokarburoak ekoizteko; teknologia horiek poliolefinetan eta material adsorbatzaileetan erabil daitezke.
- Horrez gain, hidrogeno gasa lortzeko bi etapako gasifikazio-prozesu bat inplementatu du proiektuak, eta bide berriak esploratu ditu, hala nola entzimen eta mikroorganismoen bidezko biobirziklapena.
- Gutxi birziklatutako hondakin plastikoak ere aztertu dira, konposite termoegonkorrak kasurako.
Ingurumen-hobekuntza nabarmena
Egindako bizi-zikloaren analisiek berretsi dute ingurumen-inpaktua hobetzen dela egungo isurketa-ohiturekin alderatuta, eta agerian utzi dute inpaktu negatiboak murrizten direla, bai giza osasunean, bai ingurumenean.
Eusko Jaurlaritzak ELKARTEK programaren bidez lagundutako ekimen hau GAIKERek gidatu du, eta TECNALIAk, EHUko Ingeniaritza Kimikoko eta Ingurumeneko Sailek eta POLYMATek parte hartu dute.