"Entsegu espezializatuak, tranpolen eta argizuloen segurtasun- eta fidagarritasun-parametro kritikoak baliozkotzera bideratuak"
Plásticos y Claraboyas Matillarekin lankidetzan aritu gara, haren soluzioen fidagarritasuna entsegu akreditatuen eta geure metodologia propioen bidez baliozkotzeko
Industria-konfiantza sendotzen dugu entsegu espezializatuen bidez
Duela gutxi, Plásticos y Claraboyas Matilla enpresaren zerbitzura jarri ditugu geure gaitasun teknikoa eta esperientzia, haren soluzioen fidagarritasuna bermatzeko. Zehazki, entsegu espezializatuak egin ditugu geure laborategi akreditatuetan, tranpolen eta argizuloen segurtasun- eta fidagarritasun-parametro kritikoak baliozkotzea helburu.
Tranpolen entsegu akreditatuak
Tranpolen portaera baliozkotzeko, ur-iragazgaiztasuneko entseguak eta aireko zarata zuzenarekiko isolamenduaren ebaluazioa egin ditugu akreditazioaren irismenaren barruan, UNE-EN ISO 10140-2:2022 arauarekin bat, eta hala, erosotasun- eta segurtasun-arloko zenbait baldintza giltzarri betetzen direla bermatu dugu.
Argizuloen entsegu akreditatuak
Argizuloen portaera baliozkotzeko, UNE-EN 1873:2006 arauaren araberako entseguak egin ditugu akreditazioaren irismenaren barruan, erresistentzia mekanikoaren, talkarekiko erresistentziaren, ur-iragazgaiztasunaren, airearekiko iragazkortasunaren, kanpoko suarekiko portaeraren eta aireko zarata zuzenarekiko isolamenduaren ebaluazioa barne harturik: akreditazioaren irismenaren barruan eginak denak, produktuak benetako erabilera-baldintzetan behar bezala funtziona dezan bermatzeko.
Teknologia propioa, emaitza fidagarrietarako
Lan horiek garatzeko, entsegu aurreratuetan ditugun gaitasunak baliatu ditugu. Geure tresna eta prozesu propioak erabiltzen ditugu, eta hala, emaitzak errepikagarriak direla eta indarreko araudiarekin bat datozela bermatzen dugu.
Ekimen honekin, balio zuzena ematen diogu industriari. Produktuen kalitatea hobetzen dugu, arriskuak murrizten ditugu eta merkatuaren konfiantza sendotzen dugu. Hala, Matilla bezalako enpresek beren lehiakortasuna bultza dezaten eta etorkizuneko erronkei arrakastaz aurre egin diezaieten laguntzen dugu.
