Berria

Portuko sektorearen prozesu logistikoak hobetu ditugu

2023ko maiatzaren 29a
tecnalia

“Espainiako portuetako zerbitzu-eremu estrategikoetako prozesu logistikoak eta jasangarritasuna hobetu ditugu”

Espainiako portuetako zerbitzu-eremu estrategikoetako prozesu logistikoak eta jasangarritasuna hobetu ditugu

Energiaren eta logistikaren sektoreak bultzatutako ekimen honen helburua da Espainiako portu-eremu gakoen logistika eta efizientzia hobetzea, adimen artifizialaren eta robotika kolaboratiboaren bidez, prozesuen automatizazioan, optimizazio-plataformetan, ibilgailu berri jasangarriagoetan, energia berriztagarriak txertatzean eta zenbait energia-bektoretan, hala nola hidrogenoa.

Proiektuaren helburua Espainiako portu-zerbitzuko eremu estrategikoetan logistika-prozesuak eta jasangarritasuna hobetzea da. Ekimen hori eremu gakoetan garatuko da, hala nola Bartzelonako portuan, Cartagenako Portuan edo Valentziakoan, eta jarduerari 2025. urtera arte eutsiko zaio; CDTIk diruz laguntzen du, eta IGNISek, energia berriztagarrien talde integratuak, dihardu koordinatzaile.

Aurten, portuko prozesuen jasangarritasunean eta mugikortasun efizienteanitsas edukiontziak adimen artifizialaren bidez optimizatzeko aurrera egiteko, lurralde horietarako energia-soluzioak garatzeko, eta solteko salgaiak kargatzeko eta portuko zerbitzu-eremuetan garatutako prozesu guztietarako sistema logistiko digitalizatu eta automatizatu berriak garatzeko lan egingo da.

Industrietarako soluzio integratuak

Ekimen honen arrakasta bermatzeko, partzuergo bat egongo da, logistikaren, adimen artifizialaren eta mugikortasunaren sektorean erreferentziazkoak diren enpresez osatua. Bertan izango dira, besteak beste, Eiffage Infraestructuras, FM Logistic, Trans-Base Soler, Passion MotorBike Factory, Astilleros Astander, Aquiles Solutions, Cartif ikerketa-zentroa eta TECNALIA, mugikortasun-sistema automatiko eta eefizienteetan erreferentzia-zentro den aldetik.

Berrikuntza eta sektoreko enpresa aitzindarien arteko lankidetza funtsezkoak dira mota honetako proiektuetan, eta ahalakoak bultzatzea funtsezkoa da sektorearentzat deskarbonizazio arin eta eraginkorra lortzeko. Konbinazio horri esker, industrietarako soluzio integratuak garatu ahal izango dira, haien efizientzia energetikoa eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.