Berria

PRYSMIANekin batera, aurretiazko saiakuntzak egin ditugu, Frantzia eta Erresuma Batua Eurotunela zeharkatuz interkonektatuko dituzten HVDC kableak baliozkotzeko.

2021ko uztailaren 28a
Ensayos preliminares de validación de cables HVDC

Korronte zuzeneko kablea 51 km luze da, eta Peuplingues (Frantzia) eta Folkestone (Erresuma Batua) hirietako estazio bihurgailuak lotzen ditu

Saiakuntza horiek Erresuma Batuko Folkstone hiritik Eurotunelean sartutako kable isolatuaren lehen zatietan egin ditugu. Probatutako tartea ±320 kV-eko tentsio zuzeneko zirkuitu bifasiko bat da; 10 km inguru luze da, eta zati horretan hiru lotura-ganbera ditu.

Instalatu ondorengo saiakuntzak egin ditugu tentsio alternoarekin: jasandako tentsioaren saiakuntza ordubetez kablearen isolamendu nagusian (250 kV AC), eta deskarga partzialen neurketa aldiberekoak, saiakuntzaren tentsio berarekin. Horretarako, bi erresonantzia-sistema behar izan dira, TECNALIAk eta PRYSMIANek hornituak eta paraleloan konektatuak, baita deskarga partzialak neurtzeko PRY-CAM sistema aurreratua ere.

Aldez aurretik, sentsoreak instalatu dira lotura bakoitzean. Saiakuntzak gauez egin dira, Eurotuneleko ibilgailu eta merkantzien trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko; izan ere, zirkulazioa eten egin behar izan da saiakuntzak egin bitartean. Saiakuntzen emaitza ona izan da.

Informazio gehiago

ElecLink proiektuaren asmoa da Erresuma Batua eta Frantzia elektrikoki interkonektatzea HVDC kableen bidez (goi-tentsioko korronte zuzena), Eurotunela zeharkatuz. Korronte zuzeneko kablea 51 km luze da, eta Peuplingues (Frantzia) eta Folkestone (Erresuma Batua) hirietako estazio bihurgailuak lotzen ditu; horrez gain, Ingalaterran 14,5 km-ko lurpeko kable bat ere badago, eta 3,5 km-koa Frantzian, estazio bihurgailuak lehendik dauden garraio-sareekin lotzeko.

ElecLink 2022an erabat martxan egotea espero da

PRYSMIANen logoa