Berria

Quantum Ecosystem teknologia kuantikoak bultzatzeko lankidetza-estrategiaren parte gara

2021ko azaroaren 29a
QuamtumNow TECNALIA

TECNALIAk zeharkakotasunez eramango ditu Quantum eta konputazio kuantikoa, gure inguruko enpresetan eragina sortzeko

Bizkaiko Foru Aldundia sustatzen ari den quantum ekosistema berriaren barruan, TECNALIAk, lehentasunezko bazkide gisa, datozen aldaketei aurre egiten laguntzen die enpresei.

Hauek ere parte hartzen dute estrategian: IBM, Telefónica, Accenture, Bilboko Udala, Gaia, Silicon Europe, EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea.

Esther Villar-Rodríguez doktoreak, TECNALIAko Adimen Artifizialaren arduradunak, Gaiak moderatzen zuen mahai-inguruan aurreratu zuen TECNALIAk zeharkakotasunez eramango dituela Quantum eta konputazio kuantikoa, gure inguruko enpresetan inpaktua sortzeko.

Bestalde, Ainara Basurko Sustapen Ekonomikoko diputatuak adierazi zuenez, "aukera paregabea da Bizkaia bigarren belaunaldiko teknologia kuantikoek ahalbidetuko dituzten aurrerapen sozioekonomikoen buruan jartzeko”.

Informazio gehiago

TECNALIAk aktiboki lan egiten du kuantikaren ikerketa aplikatuan, arlo hauetan: Elkartek edo QUANTEK ekimena, software kuantikoaren ingeniaritza (software kuantikoaren kalitatea, software kuantikoaren egiaztapena eta baliozkotzea); optimizazio eta simulazio kuantikoa (ikaste automatikoa eta AA, optimizazio kuantikoa); eta segurtasun eta komunikazio kuantikoak (kriptografia kuantikoa).