Berria

    TECNALIA JAKEn: suteen eskala handiko saiakuntzak, eraikuntza seguruagoa izan dadin

    2025ko abenduaren 30a

    TECNALIA en JAKE: ensayos de fuego a gran escala para una construcción más segura

    "Nazioarteko araudien araberako saiakuntzak egiten ditugu, hala nola BS 8414, NFPA 285 eta CAN/ULC-S134 araudien araberakoak"

    Suteen eskala handiko saiakuntzak, eraikuntza seguruagoa izan dadin

    Fatxadetako suteen eskala handiko laborategia protagonista izan da EITBren JAKE programan. Bertan, eraikuntzan segurtasuna hobetzeko TECNALIAn zer lan egiten dugun erakutsi dugu. Erreportajean, gure lankide Pablo Garmendia Altuna laborategiko arduradunak azaldu du nola egiten diren fatxada-sistemetako suaren zabaltze-saiakuntzak eta zer eragin duten eraikuntza-sektorerako irtenbide seguruagoak eta jasangarriagoak garatzeko.

    Laborategi hori, Azpeitian kokatua, bakarra da Estatuan; abangoardiako ekipamendua du, nazioarteko araudien araberako saiakuntzak egiteko aukera ematen duena, hala nola BS 8414, NFPA 285 eta CAN/ULC-S134 araudien araberakoak, besteak beste.

    Proba horiei esker, benetako suteak simula daitezke 10 metrorainoko altuerako fatxadetan, eta honako hauek ebalua daitezke: suaren hedapen bertikala eta horizontala, partikulen erorketa eta beroaren sarketa. Horren bidez, produktuak oso merkatu erregulatuetan homologatzeko ekarpena egiten da.

    Fatxadak karakterizatzeko zerbitzu integralak

    Azpiegitura hori Fire Digital Laboratoryren parte da, zeinak fatxadak karakterizatzeko zerbitzu integralak eskaintzen baititu, honako hauen arabera: suarekiko erreakzioa, egituren erresistentzia, keen toxikotasuna eta suaren aurreko portaeraren simulazioak.

     Fatxaden saiakuntzetan aplikatutako araudia

    • BS 8414-1 eta BS 8414-2 (Erresuma Batua)
    • NFPA 285 (Estatu Batuak)
    • CAN/ULC-S134 (Kanada)
    • ISO 13785-2 (nazioartekoa)
    • EN 13501-1 eta EN 13501-2 (Suarekiko erreakzio- eta erresistentzia-euroklaseak)
    • EN 1364-1, EN 1364-3, EN 1364-4 (Eraikuntza-elementuen suarekiko erresistentzia)

    Ez galdu JAKE programaren bideo osoa; laborategia lanean eta Pablo Garmendiari egindako elkarrizketa ikus daitezke:
    Ikusi erreportajea EITBn [eitb.eus]