“Urpekaritzako jantzien saiakuntza EN 14225-1 arauaren arabera egiteak bermatzen du Europako araudia betetzen dela, eta jantziaren segurtasuna, kalitatea eta erosotasuna bermatzen ditu. Horrek guztiak eragin nabarmena izan dezake erabiltzaileak uretan duen esperientzian”
Saiakuntzak ISO 17025 arauaren arabera daude akreditatuta, ENAC/ILACen eskutik
TECNALIA, materialen ingeniaritzako laborategi liderra, Europako laborategi bakarra da urpekaritzako jantzi hezeen “saiakuntza guztiak” EN 14225-1 arauaren arabera egiteko akreditatuta dagoena. Urpekaritzako jantziak funtsezkoak dira urpekarien segurtasuna bermatzeko murgilaldietan, eta, saiakuntza hauen bidez, TECNALIA murgilaldi horiek are seguruagoak izaten laguntzen ari da.
TECNALIAk urpekaritzako eta gainazaleko jantzi hezeen adostasuna ebaluatzeko egin dituen saiakuntza guztiak ISO 17025 arauaren arabera akreditatuak ditu ENAC/ILAC erakundeak (Akreditazio Erakundeen Nazioarteko Erakundea). Horrek esan nahi du bezeroek konfiantza izan dezaketela TECNALIAk produktuen segurtasuna hobetzeko eta produktu berriak garatzen laguntzeko egiten dituen saiakuntzen emaitzetan.
CE marka jartzeak hipotermiaren edo ur-sarreraren aurkako babesa bermatzea du xede
Europar Batasunean (EB) merkaturatzen diren urpekaritzako jantzi hezeek eta gainazaleko jantziek CE marka izan behar dute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/425 (EB) Erregelamenduan, norbera babesteko ekipamenduei buruzkoan, ezarritakoaren arabera; izan ere, produktu horiek norbera babesteko ekipamendutzat (NBE) hartzen dira Europan, eta, beraz, horiek merkaturatzeko erregelamenduan osasunari eta segurtasunari buruz ezarritako funtsezko baldintzak bete behar dituzte.
Erregelamendu horren xedea produktu horien erabiltzaileen babesa bermatzea da, erabiltzaileak zenbait arriskuren eraginpean egon baitaitezke; besteak beste, hipotermia izatea edo jantzian ura sartzea. Honelako produktuak ekoizten edo inportatzen dituzten enpresek legezko eskakizunak betetzen dituztela eta Europako merkatuan saldu aurretik CE marka dutela ziurtatu beharko dute. Beraz, saiakuntza horiek interesgarriak dira urpekaritzako jantzien fabrikatzaileentzat, banatzaileentzat eta txikizkarientzat, urpekaritzako jantziak Europako merkatuan merkaturatzen badituzte, baita urpekaritzako jantziek EN 14225-1 arauaren baldintzak betetzen dituztela ebaluatzen duten ziurtapen-erakundeentzat ere.
TECNALIAn urpekaritzako jantziekin saiakuntzak egiteak konfiantza sortzen du segurtasunaren, kalitatearen eta erosotasunaren ikuspegitik
EN 14225-1 arau harmonizatua betez gero, NBEei buruzko Erregelamenduko eskakizunak betetzen dira eta urpekaritzako jantziei aplikatu beharreko CE markaren adostasun-ebaluazioa (B modulua) egiten da. Horrez gain, honako alderdi hauek bermatzen dira:
- Segurtasuna: EN 14225-1 arauak urpekaritzako jantzietarako gutxieneko segurtasun-baldintzak ezartzen ditu, ur-inguruneetan erabiltzeko seguruak eta fidagarriak direla bermatzeko. Arau horren arabera egindako saiakuntzei esker, urpekaritzako jantzian edozein akats edo arazo potentzial hauteman daiteke, uretan erabili aurretik ere.
- Kalitatea: EN 14225-1 arauarekiko adostasunaren saiakuntzek ziurtatzen dute urpekaritzako jantziek betetzen dituztela eskatutako kalitate-estandarrak. Horrek esan nahi du erresistenteak eta iraunkorrak direla, eta ur-inguruneetako baldintza latzetan erabiltzeko diseinatuta daudela.
- Erosotasuna: Urpekaritzako jantziaren saiakuntza EN 14225-1 arauaren arabera egitea, halaber, lagungarria izan daiteke jantzia erabiltzaileari behar bezala egokitzen zaiola bermatzeko, eta horrek jantzia erosoagoa izan dadin lagun dezake. Ondo egokitutako urpekaritzako jantziak nekea murriztu dezake, eta flotagarritasuna hobetu, eta hori ezinbestekoa da erabiltzailearen uretako segurtasun eta errendimendurako.
Urpekaritzako jantziak funtsezko produktuak dira urpekarien segurtasuna bermatzeko murgilaldietan, eta murgilaldiak seguruago izan daitezen laguntzen dute.