Berria

TECNALIA Zaragozan izango da, Zaha Hadid-en Zubia pabiloian

2023ko otsailaren 20a
Movilidad urbana TECNALIA

"Ekimenaren helburua da mugikortasun jasangarriaren inguruko dibulgazio-plataforma teknologiko nagusia izatea"

Felipe VI.a erregea aurrean zela, Ibercaja Fundazioak ireki berri du Zaha Hadid-en Zubia pabiloia, Zaragozan, Mobility City bihurtuta, etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren nazioarteko erreferentzia

Gune abangoardista horretan egongo da Mobility Museum, mugikortasunaren lehen museo teknologikoa, zeinak esperientziak, aurkikuntzak, jarduera interaktiboak eta erakusketak eskainiko baitizkio bisitariari.

Sarbide publikoko aldi baterako espazio horrek mugikortasunaren hurrengo urratsen protagonista izango diren proposamen berritzaileen aurrerapena eta potentziala erakutsiko du: lurreko zein aireko garraiorako ibilgailuentzako elektrifikazio-soluzioak, hibridaziotik full-electricera, ibilgailu arinetatik hasi eta pertsonak garraiatzeko edo industrian erabiltzeko ibilgailu astunetaraino.

Aragoiko Gobernuaren laguntzarekin sustatutako ekimenaren helburua da mugikortasun jasangarriaren eta garapenaren eta berrikuntzaren inguruko plataforma teknologiko eta dibulgatzaile nagusia izatea nazioartean.

Martxotik aurrera, gune hori ikusgai egongo da, eta mugikortasunak gizateriaren etorkizunerako zenbaterainoko garrantzia duen ikusi ahal izango da bertan.

Proposamen berritzaileen erakusketa

2.700 m2-ko azalera estalian, proposamen berritzaileen erakusketa bat du; besteak beste, erakusketari hauena: