Berria

    TECNALIAk iraultza ekarri du eskala handiko moldeen fabrikaziora

    2025ko uztailaren 1a

    TECNALIA_impresión_moldes_gran_escala

    "Teknologia aditiboak ez dituzte konbentzionalak ordezkatzen: eraldatu egiten dituzte"

    TECNALIAk Brayner enpresarekin lankidetzan, teknologia aitzindari bat garatu du, pellet termoplastikoekiko punta-puntako 3D inprimaketa eta mekanizazio-prozesu aurreratuak konbinatzen dituena.

    Emaitza hiru metrorainoko moldeak doitasun handiz fabrikatzeko gai den soluzio hibrido bat da, ekoizpen-denborak, kostuak eta hondakinen sorrera nabarmen murrizten dituena.

    Berrikuntza horrek aukera berriak irekitzen dizkie automobilgintzaren, eraikuntzaren, energiaren edo itsas garraioaren gisako sektoreei, gero eta pertsonalizatuagoak eta konplexuagoak diren eta ingurumen-inpaktu txikiagoa duten formatu handiko moldeak behar baitituzte. Gainera, teknologiak material birziklatuekin lan egiteko aukera ematen du, eredu industrial zirkularragoa eta eraginkorragoa sustatuz.

    Soluzio hori bideragarria izateaz gain, sendoa eta egonkorra ere bada, eta industrian ezartzeko prest dago. MILLPELLETS proiektuari esker, mugarri bat ezarri genuen txirbil-harroketako prozesuak eta teknologia aditiboak integratzean, eta tamaina handiko moldeen fabrikazioaren produktibitatea eta jasangarritasuna hobetu genituen.

    Teknologia aditiboek ez dituzte konbentzionalak ordezkatzen: eraldatu egiten dituzte

    Bi munduetako onena batu dugu merkatuaren eskakizun berriei prozesu adimentsuagoekin eta jasangarriagoekin erantzuteko.

    TECNALIAn, soluzio horren inguruko balio-kate sendo baten garapena sustatzen jarraitzen dugu, eta kolaboratzaileak, enpresa industrialak eta integratzaileak bilatzen ditugu, sektorearen eraldaketa honetan parte har dezaten.