Berria

    TECNALIAk metala binder jetting bidez 3Dn inprimatzeko teknologia erosi du

    2025ko maiatzaren 15a

    Binder_jetting_tecnalia

    "Metala 3Dn inprimatzeko teknologien abangoardian kokatu gara, eta doitasun eta kalitate handiko soluzioak eskaintzen ditugu oso kostu lehiakorretan"

    Binder jetting bidez metala 3Dn inprimatzeko teknologia hau merkatuko aurreratuenetako bat da, eta fabrikazio aditiboko berrikuntzarekin dugun konpromisoa indartzen du.

    Erosketa hau Eusko Jaurlaritzaren Ikerketako Azpiegiturak Erosteko laguntza-programak babestu du bere Enpresa Garapeneko Agentziaren (SPRI) bidez, eta, harekin, metala 3Dn inprimatzeko teknologien abangoardian kokatu gara, doitasun eta kalitate handiko soluzioak oso kostu lehiakorretan eskainita.

    Gainera, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu HPrekin, teknologia iraultzaile horren heldutasuna eta erabilera sustatzeko elkarrekin. Hitzarmen horren bidez, teknologia hori funtsezko sektore batzuetan txertatzeko aukera izango dugu, hala nola automobilgintzan, aeronautikan eta industria astunean, zeinetan gero eta gehiago eskatzen baitira pieza pertsonalizatuak eta maila handiko propietateak dituztenak.

    • HP Metal Jet S100 makinak ekoizpen-ahalmen handiagoa ematen digu, baita ikertzeko aukera ere, kalitatea handitu, fabrikazio-denborak laburtu eta eragiketa-kostuak murrizte aldera.
    • Halaber, jasangarritasunaren ikuspegitik, ingurumen-inpaktua minimizatzen laguntzen digu, eta ingurumen-erantzukizuneko gure balioekin bat dator.

    Pieza konplexu eta xeheak material aurreratuetan

    Tresna berri honekin, gure bezeroek aurrekaririk gabeko diseinu-askatasuna izango dute, eta material aurreratuetan sortuko lehen fabrikaezinak ziren pieza konplexu eta xeheak. Imajinatu aukerak: ibilgailu elektrikoetarako osagai arinduak, hegazkinetarako eta industriako makinetarako pieza kritiko optimizatuak, etab.

    TECNALIAn, eraldaketa teknologikoa sustatzen jarraitzen dugu, merkatuko eragile onenekin elkarlanean etorkizun adimentsuagoa eta berritzaileagoa eraikitzeko.