Berria

    TECNALIAk OREGAUA ospatuko du 2025eko Ikertzaileen Europako Gauean

    2025ko irailaren 17a

    OREGAUA Noche Europea de los Investigadores

    "Euskadiko hogei erakunde eta enpresa baino gehiagoren babesa eta laguntza jaso du hitzorduak"

    Aurten ere OREGAUA ospatuko dugu Ikertzaileen Europako Gauean.

    Topaketa horren bidez, zientzia herritarrengana hurbildu nahi da, esperientzia partizipatibo, dibulgatzaile eta ludikoen bidez, klima-aldaketak dakarzkigun erronkei aurre egiten dieten "Made in Euskadi" soluzioak ardatz hartuta. Helburu nagusia da klima-aldaketak euskal kostaldean dituen eraginei buruz sentsibilizatzea, eta berotze globalaren aurkako borrokan zientziak duen funtsezko zeregina azpimarratzea. Hitzordua irailaren 26an da, ostiralarekin, eta Europako 460 hiritan baino gehiagotan aldi berean egingo diren ekitaldietako bat da.

    OREGAUA 2025

    Ehun ikertzailetik gora izango dira jardunaldi honetan, beren lana eta zientziarekiko pasioa gizartearekin partekatzen. OREGAUA aukera egokia da, halaber, Euskal industriak itsas energia berriztagarrietan eta antzeko beste alor batzuetan duen lidergoa ikusarazteko eta, hala, gazteenen artean zientziarako bokazioak sustatzeko.

    Lehen edizioan, 2.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ziren, eta aurtengoa Barakaldoko Lasesarre kiroldegian egingo da, publiko guztientzako doako programazio zabalarekin.

    • Esperimentu zientifiko interaktiboen 30 gune baino gehiago.
    • Urpeko roboten erakustaldi teknologikoak.
    • Droneen hegaldi-erakustaldiak zuzenean.
    • Txikigunea, haurrentzako jarduerekin.
    • Gamer gunea, deskarbonizazioaren micraftarekin.
    • Euskal emakume zientzialarien erakusketa, ginkanak eta lehiaketak.
    • Kontsultatu OREGAUAri buruzko informazio gehiago.

    OREGAUA Europako ORE4citizens proiektuaren parte da. Aliantza hori TECNALIAk gidatzen du, EHU, Euskampus Fundazioa eta BCAM (Basque Center for Applied Mathematics) erakundeekin batera, eta Europako Batasunak finantzatzen du.