Berria

TECNALIAk Portugalgo SELO I+D aintzatespena jaso du

2023ko maiatzaren 4a
TECNALIA ha obtenido el SELO I+D (SIFIDE)

"Jauzi kualitatiboa egin dugu Portugalgo industria-sarean inpaktu soziala eta ekonomikoa hobetzeko"

Portugalgo Berrikuntza Agentzia Nazionalak I+Gko erakunde gisa aintzatetsi du TECNALIA

TECNALIAk Portugalgo ANI Agência Nacional de inovaçãok ematen duen SELO I+D (SIFIDE) aintzatespena eskuratu du. ANIren aintzatespen horrek TECNALIAren lan ona eta gaitasuna bermatzen du, gure jarduera osatzen duten zenbait arlotan ––eraikuntza, osasuna, mugikortasuna, energia eta abar–– ikerketa eta garapena lantzen dituen zentro teknologiko gisa.

SIFIDE Portugalgo Gobernuaren programa bat da, enpresa-sarearen I+Gko inbertsioa sustatzea helburu duena. Horretarako, pizgarri fiskalak ematen ditu Portugalen garapen teknologikoa bultzatzeko. I+G zigiluaren bidez, Portugalgo Gobernuaren programaren baldintzak betetzen dituzten eta I+Gko jarduerak egiteko benetako konpromiso bat duten enpresak aintzatesten dira.

Aintzatespen honen abantailak

Aintzatespen honen abantaila nagusia Portugalgo industriari lotuta dago; izan ere, enpresa batek TECNALIArekin duen lankidetza oro pizgarri fiskalen bidez saritzen da. Lankidetza hori partzuergo gisa proiektu baten parte izatea izan daiteke, edo enpresa bakar baten barruko I+G proiektu bat izatea.

TECNALIA I+Garen hornitzaile gisa ageri da, eta, beraz, enpresen I+Grako pizgarri fiskalen sistemarako hautagaiak aurkezteko epea irekitzen denean, enpresak hasierako inbertsioaren zati bat berreskuratzen du.