Berria

Vixion startup-a, erreferente bat 4.0 industriarako konektagarritasunean

2022ko irailaren 30a
vixion-referente-conectividad-industria-4-0

"Gaur egun, mundu osoko 350 makina industrialek baino gehiagok erabiltzen dute Vixion plataforma"

Vixionek, TECNALIAren partaidetzapeko Deep startup-ak, soluzio aurreratuak garatu eta merkaturatzen ditu 4.0 industriaren konektagarritasunerako: Ford multinazionalaren “vendor list” zerrendan sartu dute

Zayer, Ibarmia, Nicolás Correa eta Onamakina-erremintaren sektoreko fabrikatzaile handiak lehenak izan ziren beren makinetan Vixion soluzioa instalatzen, eta, horri esker, asko areagotu zuten haien errendimendua.

Azken bost urteetan, Vixionek gero eta soluzio konplexuagoak, eta bere bezeroei egokituak, garatu eta merkaturatu ditu. Horri esker, bezeroek aukera dute makinen portaerak identifikatzeko datu historikoen segimendua eginez eta mantentze-lan prediktiboko algoritmoak aplikatuz. Hala, makinen etorkizuneko arazoei aurrea hartzea eta makinen produktibitatea hobetzea lortu dute Vixionen bezeroek. Gaur egun, mundu osoko 350 makina industrialek baino gehiagok erabiltzen dute Vixion plataforma.

Pandemia, aldaketa handi bat digitalizazioan

Industriarentzako erronka handienetako bat pandemiak eragin du. Vixionek lagundu egin zion industriari errealitate berrira egokitzen, zeinak ingurune industrialaren ikuspegia aldarazi baitzuen konektagarritasunari eta datuen analitikari zegokienez. César Viniegra Vixioneko kudeatzailearen arabera, gaur egun makineria-fabrikatzaile batek berak ere ez du zalantzan jartzen makina batera urrunetik konektatzeko sistemak jartzea, arazoak urrunetik diagnostikatzeko.

Vixion, Forden “vendor list” zerrendan sartua

Nahiz eta Vixionek makina-erremintaren sektorearekin oso lotuta hasi zuen bere ibilbidea, pixkanaka beste industria-segmentu batzuetan sartu da, non haren produktuak primeran egokitzen baitira. Ford multinazionala izan da Vixionen aldeko apustua egin duten azken konpainietako bat, eta konfiantzazko hornitzaileen zerrendan sartu du.

2017an sortu zen Vixion, Spyro eta TECNALIAren arteko elkarlanetik, eta TECNALIA Ventures Deep Tech Venture Builderaren laguntzarekin.