NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Espazioko osagai ingurumenerako egokiagoak

2019.02.08

Altzairu herdoilgaitzak pasibatzeko gainazal-tratamendu ekologiko berriak

Altzairu herdoilgaitzez egindako produktu eta osagaiak pasibatu egin behar dira erabili aurretik: oxido egonkorrezko geruza bat sortu behar zaie, materiala korrosiotik babesteko. Eta, horretarako, azido nitrokoa erabiltzen da normalean.

Metodo berritzaile batek, baina, azido zitrikoa erabiltzen du azido nitrikoaren ordez; izan ere, ingurumenerako egokiagoa da, biodegradagarria delako eta ez duelako NOX-lurrunik emititzen.

Garatutako prozesua sektore espazialeko osagaiak fabrikatzeko altzairu herdoilgaitzetan aplikatu da (espazio-ontzietako osagaiak, jaurtigailuak eta Lurreko egiturak). Ohikoa da halako altzairuak erabiltzea babes termikoko sistemen osagaietan, finkapen-elementuetan (adibidez, erresistentzia handiko torlojuetan), eta erregai-tangen eta -edukiontzien fabrikazioan. Irudian, Gaia espazio-ontziko erregai-tangak betetzen (iturria: ESA).

Pasibazio zitrikoak pasibazio nitrikoaren ezaugarriak berdindu edo hobetu egin ditu; gainazalari itxura bikaina ematen dio, horitu gabe eta propietate mekanikoak okertu gabe.

TECNALIAk berak egin ditu garapen horiek, eta QUANTIS SASek, berriz, bizi-zikloaren analisia. Europako Espazio Agentziak (ESA) ezarri ditu espezifikazioak eta baliozkotu tratamendu berriak.

Saiakuntzak diseinatzeko tresnen bidez eta ezaugarritzeko eta irudiak analizatzeko teknika aurreratuen bidez ezarri dira, material bakoitzerako, kontzentrazioaren, tenperaturaren eta tratamendu-denboraren baldintza egokiak.

Saiakuntzek frogatu dute pasibatze-prozesu berriek ez dutela eragin negatiborik aztertutako materialen propietate mekaniko erabakigarrietan (adibidez, hidrogenoak eragindako hauskortzea edo neke-propietateak).

Hurrena, prozesua optimizatu behar da industria-ikuspegitik, ekoizpen-kostuak minimiza daitezen (kontzentrazioak, tenperaturak eta tratamendu-denborak minimizatuta) eraginkorra eta segurtasunaren eta ingurumenaren ikuspegitik egokia den prozesu batean, ez baitu substantzia toxikorik eta korrosiborik behar (hala nola azido nitrikoa, azido fluorhidrikoa eta kromatoak).

Garapena Europako Espazio Agentziak finantzatu du, GREENACID “Citric acid as green replacement for steels passivation” ekimenaren bidez.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: