Enpresa

NAUTILUS: Itsas zabaleko parke eolikoetarako plataforma flotatzaileak garatzea

plataforma-nautilus

Deskribapena

NAUTILUS Floating Solutions partzuergo industrial eta teknologiko bat da, honako enpresa hauek osatua: Astilleros de Murueta, Tamoin, Velatia, Jaúregui eta Vicinay Marine Innovación. Laurak ere, TECNALIA Ikerketa Aplikaturako Zentroarekin batera, itsas zabaleko parke eolikoetarako plataforma flotatzaileen garapenaren nazioarteko merkatuetako lider dira, eta mundu-erreferente izan nahi dute.

Partzuergo horren helburua plataforma flotatzaile erdi-murgilduak garatzea da; hala, itsas hondoaren sakoneragatik egungo offshore soluzio zimendatuak erabili ezin diren lekuetan baliatu ahal izango dira plataforma horiek. Egituraren abantailak diseinua du oinarri: ontziola arruntetan fabrikatzeko modukoa da, aerosorgailua portuan munta daiteke, eta ontzi arruntekin garraiatu eta instalatu daiteke.

Uneotan, teknologia ondo posizionaturik ageri da, itsasoko energia eoliko flotatzailearen merkatuak hazkunde handia bizi duen aldetik.

Merkatua

Merkatuko egoera

2020an eta 2021ean, NAUTILUSek prototipo bat fabrikatu eta instalatuko du eskala errealean, eta, aldi berean, 2027tik aurrera instalatuko diren lehen merkataritza-parkeetan ekipoak eskaintzeko partzuergoetan parte hartuko du.

Fasea: Merkaturatzea
Langileak: 3
Bulegoak: Derio – ES
Finantzaketa-errondak: 4
Koinbertitzaileak: Tecnalia, Velatia, Tamoin, Naviera Murueta, Vicinay, Jauregui

Bila

  • Inbertitzaileak