Enpresa

    DIGIMET: Balio handiko metalak berreskuratzea

    Gure soluzioa

    DIGIMET teknologia modular, berritzaile eta moldakorrean oinarritzen da; horri esker, gure bezeroen premiekin bat datorren zerbitzua eskaintzen dugu, hainbat hondakin-tipologiatara eta hainbat tratamendu-bolumenetara egokiturik.

    Alde horretatik, gure soluzioak malguak, eraginkorrak eta errentagarriak dira berez, eta batere hondakinik sortzen ez duten prozesu industrialak definitzen dituzte, ekonomia zirkularraren ikuspegi argiarekin.

    Teknologia

    DIGIMETen teknologia bi patente-familiak babesturik dago. Alde batetik, prozesu metalurgikoen know-how zabala eta, bestetik, diseinu eta ingeniaritza industriala uztartzen ditu, hondakin-balio handiko metalak eta azpiproduktu industrialak berreskuratzeari aplikaturik.

    Berreskuratze- eta balioztatze-sistemok potentzia handiko plasma termikoaren energian oinarritzen dira, eta, beraz, energia-kontsumo intentsiboak dituzten prozesu pirometalurgikoek karbono-aztarna eta ingurumen-inpaktua murrizten dituzte.

    Abantailak

    • Malgua eta moldagarria
    • Ekonomikoki errentagarria berez
    • Modularra
    • Efizientea in-house tratamendurako
    • «Zero hondakin» prozesuetara bideraturik
    • Moldagarria azken erabiltzailearen premietara
    • Inbertsioaren gaineko itzulera handia

    Merkatua

    Merkatuko egoera

    DIGIMETek ekonomia zirkularreko soluzioak eman nahi ditu bere teknologia patentatuan oinarrituta, hondakin industrialetan dauden eta balioa eman dakiekeen elementuak aprobetxatuz, zero hondakin filosofiari jarraituz eta, are, hondakinak sortzen dituztenei berei hondakinak autokudeatzen utziz.

    Bila

    • Inbertitzaileak

    Patenteak

    Patent 2005 furnace and method

    PCT2006 000032

    Patent 2015 Furnace for melting and treting metal

    EP15382205.1