Enpresa

      IZPITEK: Osagai estruktural arinetan integra daitekeen teknologia fotovoltaikoa

      izpitek, fotovoltaica integrable empresa participada de tecnalia

      Izpiteken ekarpena

      Izpitekek composite materialetan oinarritutako osagai fotovoltaiko erabat integragarriak diseinatzen eta fabrikatzen ditu. Horri esker, moldakortasun eta integrazio-maila handiagoak lortzen da, kostu eta efizientzia-maila berberarekin.

      Hainbat funtzio dituzten produktuak eskaintzen dizkie bezeroei, material konposatuetan zelula fotovoltaikoak kapsulatzeko teknologia patentatuan oinarriturik, eta, hala, eguzki-energia fotovoltaikoaren potentzial guztia biltzea lortzen du.

      Izpitekek darabiltzan aplikazioak dira, alde batetik, eraikinean integratutako fotovoltaikoak eta eguzki-instalazioak, eta, bestetik, mugikortasuna, hiri-inguruneak eta hiri-altzari jasangarriak.

      Izpiteken produktuak

       Oraingoz, Izpitekek honako produktu hauek eskaintzen ditu:

      • InTile: Konponbide integratzailea da bizitegi-eraikinen, elementu arkitektonikoen, eraikin zibilen eta hiri-altzarien diseinurako, esaterako.
      • InPlak: Konponbide integratzailea da eraikin industrial, azalera handiko saltoki, elementu arkitektoniko eta neurri handiagoko eraikin zibiletarako.
      • InFlex: Konponbide integratzailea da ezaugarri eta forma arkitektoniko bereziak dituzten eraikinetarako, forma kurbatuetarako adibidez, zeinetan ohiko panelak ez baitira baliagarriak.
      • InFilm: Konponbide biziki integratzailea gainazal horizontal edo bertikal zein kristalezko gainazaletarako.

      MERKATU POTENTZIALA

      Hona Izpitekek egungo merkatuan dituen abantaila nagusiak:

      • Diseinuaren moldakortasuna
      • Produktuaren erabateko osotasuna
      • Arintasuna
      • Eraginkortasun energetikoa
      • Kostu lehiakorra

      Merkatuan duen egoera

      Izpitek 2021. urtean sortua da, BRANKA SOLUTIONS eta TECNALIAren arteko 10 urteko lankidetzaren emaitza, TECNALIA Ventures izeneko deep tech venture builderaren bitartez Izpitek sustatzen eta teknologia garatzen ibili baitira.

      Balizko bezeroentzako informazioa

      www.izpiteksolar.com

      logo-izpitek-tecnalia

      Eraketa-data: 2021
      Fasea: Aurreindustrializazioa
      Langileak: 1
      Bulegoak: Zamudio-ES
      Finantzaketa-errondak: 2
      Bazkide-inbertsoreak: TECNALIA, Branka Solutions, SFK, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietatea

      Zeren bila gabiltzan

      • Bezeroak