NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

ESTEYCOk eskatuta, aerosorgailu flotagarrien konexiorako itsaspeko kable bat diseinatuko dugu

2018.11.07

TELWIND plataformak gutxitu egingo ditu itsas zabalerako parke eolikoak eraikitzeko eta han instalatzeko kostuak

plataforma offshore de hormigón

Hori dela eta, itsasorako hormigoizko plataformak diseinatzen esperientzia zabala duen ESTEYCO enpresak hau agindu dio TECNALIAri: energia transmititzeko kable dinamiko bat diseinatzeko. Plataforma flotagailuak eta itsas energia sortzeko gailuetarako konexio-elementuak diseinatzen dugun esperientziagatik jarri du gugan konfiantza aipatutako enpresak.

Funtsezkoa da kable horien diseinua, eta haien osotasuna bermatzen duten elementu guztiena, sortutako energia lehorreratzeko, kontuan izanik etengabeko mugimenduak, marruskadurak, tentsioak... jasan behar dituztela, hau da, ingurune zail batean egongo direla.

"TECNALIArekiko elkarlanak aukera ematen digu plataforma flotagarrietarako itsaspeko kableak diseinatzeko gure ahalmenak areagotzeko", esan du ESTEYCOko itsas arkitektoa den Joaquín Urbanok.

"Pozik gaude TELWIND ekimen aitzindarian gure ezagutza eta esperientzia partekatzeko dugun aukera dela eta. Itsaso zabaleko energien sektorean ikertzen urteak eman ondoren, posizio ezin hobean dago TECNALIA industriari laguntzeko", adierazi du TECNALIAko itsas zabaleko energia eolikoaren arduradunak.

Itsas zabaleko energia eolikorako plataforma flotagarri berritzailea da TELWIND, eta urrats garrantzitsua da ur sakonetarako parke eolikoen eraikuntza- eta instalazio-kostuak murrizteko.


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: