NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Prozesuak areagotzeko gure garapenen eragina saritu du EARTOk

2018.10.19

Mintz-erreaktore aurreratuen bidez hidrogenoa ekoizteko gure sistema, finalista 2018ko Innovation Awards ekitaldian

Europako ikerketa-zentroak biltzen dituen EARTO elkarteko kide guztiek har dezakete parte 2018ko EARTO Innovation Awards lehiaketan. Gizartean edo ekonomian eragin nabarmena duten berrikuntzak saritzen ditu. 

Bigarren geratu da lehiaketa horretan AMR edo mintz-erreaktore aurreratuen bidez hidrogenoa ekoizteko gure sistema, Eindhoveneko Unibertsitate Teknikoarekin batera garatu duguna.

"Prozesuen areagotzea" deritzon filosofian dago oinarrituta sistema berritzaile hori, eta unitate bakar batean biltzen ditu normalean lau etapatan egiten ziren prozesuak: purutasun handiko hidrogenoa ekoizten du, eskala txikian eta ertainean, eraginkortasun handiz. Diru asko aurrezten da prozesu horri esker.

Lehiaketa horretan TECNALIAk izan duen ordezkariak, Jon Zuñigak, adierazi duenez, "oraingoan ez gara irabazle suertatu, baina oso aberasgarria izan da esperientzia. Bigarren postua aitortza bikaina da gure jarduerarentzat".

CEA, TNO eta FRAUNHOFFER ere finalisten artean egon dira. Hurrenez hurren, proiektu hauek eraman dituzte lehiaketara: sudur digital bat, usainak identifikatzeko; teleskopio bat, kutsadura atmosferikoaren mapak egiteko, eta txip multiorganiko bat, giza gorputzeko zenbait prozesu simulatzeko.

VTT eta Helmhotz izan dira lehiaketaren irabazleak. VTTk lehiaketara eraman duen teknologiak injekzio bidez moldekatzeko plastikoak eraldatzen ditu, eta funtzionalitate elektroniko sofistikatuak kapsularatzen dituzten egitura adimendun bihurtzen. Helmhotzek, berriz, material berriztagarriekin eraikuntza-blokeak ekoizteko gai diren mikroorganismoak identifikatzeko teknologia bat.

Informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: