NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Aplikazio berritzaileak Graphene Flagship International Conference-n (Graphene Week)

2018.09.10 - 2018.09.14

Tokia: Kursaal Biltzar Jauregia - Zurriola hiribidea, 1 - 20002 Donostia - Gipuzkoa (Espainia)
Data: 2018.09.10 - 2018.09.14
Iraupena: 5 egun
Antolatzailea: CIC nanoGUNE

Irailaren 14tik 18ra, Graphene Week - Graphene Flagship International Conference egingo da Donostian. Topaketa horretan, TECNALIAk bere soluzio teknologikoak aurkeztuko ditu, bai kongresuan, bai azokan (B01 standa).

Grafenoak izan ditzakeen aplikazioak identifikatzeko, beharrezkoa iruditzen zaigu eremu-mota askoren beharrak identifikatzea, hala nola energia, osasuna, industria eta eraikuntzaren eremukoak. Gure jakintza teknologikoak aukera ematen digu, batetik, nanomaterial berri horien arazoak eta aplikazioak identifikatzeko, eta, bestetik, haiei irtenbidea bilatzeko, gero industriara transferitu ahal izateko.

Testuinguru horretan, elektrodo berritzaile bat garatu dugu, grafenoan oinarritua, ura gatzgabetzeko. Espero da elektrodo horren errendimenduak gaur egungo alderantzizko osmosiaren tekniken efizientzia nabarmen gainditzea.

Energia-metaketaren alorrean, oxigenoaren erredukzio-erreakzioen (ORRen) katalizatzaile batzuen eta grafenoaren arteko interakzio sinergikoa baliatuta, lanean ari gara airezko elektrodoek metal-aire baterien karga-deskarga zikloen ondoren duten errendimendua eta iraupena hobetzeko.

Gure material nanoegituratuek soluzio prozesagarri eta inprimagarriak dituzte, eta aukera erakargarriak eskaintzen dituzte gailu elektronikoak egiteko metodo tradizionalen mugak gainditzeko. Gure garapen teknologikoekin aurrerapen garrantzitsuak egiten ari gara tinta-dispertsio egonkorren prestaketan; nanopartikula metalikoak, eta karbonozko eta grafenozko nanohodiak dituzte, eta, hala, eroankortasun elektriko handia lortzen dute.

Grafenoak eroankortasun termiko bikaina duenez, material ezin hobea da kudeaketa termikorako. Grafenoan oinarritutako gure konpositeei esker, bero-disipazio efizienteagoko materialak behar dituzten aplikazioak egin daitezke; adibidez, gailu elektronikoetan.

Azkenik, grafeno-oinarriko gure sentsore nanoindartuak etorkizun handiko alternatiba dira detekzio-gaitasuna duten material multifuntzionalak garatzeko, eta, hala, konpositeen segurtasun- eta fidagarritasun-arazoak konpontzeko, batez ere industria aeroespazialean, mantentze-lanen kostua gutxittzeko eta bizitza erabilgarria luzatzeko helburuarekin.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2018 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa. Mikeletegi Pasealekua 2. E-20009 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: