NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Copernicusek doan eskaintzen ditu klimari buruzko datu fidagarriak, klima-aldaketara egokitzea sustatzeko - 1. webinarra

2019.02.14

Tokia: Webinarra
Data: 2019.02.14
Ordutegia: 12:00 - 13:00
Iraupena: Ordubete
Antolatzailea: C3S, ECMWF, Copernicus
Prezioa: Doan
Alberto Bonilla
alberto.bonilla@tecnalia.com

Imagen de satélite de Europa

Sektore askotan, planak egiteko, erabakigarria da iraganeko eta gaur egungo datu klimatiko fidagarriak eta etorkizuneko iragarpenak izatea, hala nola hauetan: energia, garraioa, ura, hiri-plangintza eta eskualde-plangintza.

Copernicus C3S erakundeak trebakuntza espezifikoa emango du doan, Europako Batzordearen Copernicus programak garatutako Climate Data Store plataformaren eta haren tresnen erabilerari buruz. Hau eskaintzen du plataforma horrek: 

  • Katalogoetan bilaketak erraz egiteko modua
  • Onlineko tresna-sorta bat, erabiltzaileek beren beharretara egokitzen diren lan-fluxuak eta aplikazioak egin ahal izan ditzaten. 

Nori zuzendua

Webinarraren asmoa da kalitate handiko trebakuntza eskaintzea datu klimatikoak beren negozioetan, ikerketetan edo proiektuetan erabili nahi dituztenei, hala nola sektoreetako azken erabiltzaileak (lehentasuna izango dute energiaren, uraren eta tokiko plangintzaren sektoreetakoek), aholkulariak eta ikertzaileak (aukerak identifikatzeko modua izan dezaten).

Trebakuntza-prozesua TECNALIAko “Master Trainers”ek eta Wageningen-eko Unibertsitateko (Holanda) irakasleek gidatuko dute: ikasgaiak azalduko dituzte, eta aztergaiak lantzen lagunduko diete taldeei.

Egitaraua

E-learning batez, aurrez aurreko tailer batez (Donostian) eta webeko bi mintegiz osatzen da trebakuntza: 

  • Otsailak 14 (1. webinarra, 12:00etatik 13:00etara): Copernicusen klima-aldaketari buruzko zerbitzuaren hastapenak.
  • Martxoak 5 (tailerra, Donostiako Kursaalean):  Aurrez aurreko azalpenak ematea eta, Asteklimaren esparruaren, klima-aldaketari buruzko azterketak egitera bideratutako jarduera batzuk egitea.
  • Martxoak 26 (2. webinarra, 12:00etatik 13:00etara): galdera-erantzunen saio bat eta aztertutako kasuen amaierako aurkezpena. 

 

webinar-copernicus-esquema

Informazio gehiago eta izena ematea

Antolatzaileak

copernicus-C3S-ECMMWF-logos-

Colaboradores

colaboradores-webinar-2

Jarraitu harremanetan Tecnaliarekin

WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: