NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:





ORRIALDEAREN EDUKI NAGUSIA

Tecnalia. Inspiring Business

Tecnalia. Inspiring Business

Ekipamendu eta sistema termiko efizienteetarako soluzioak, plangintza energetikoa eta kudeaketa energetiko adimenduna

2019.02.26 - 2019.03.01

Tokia: IFEMA- Madril
Data: 2019.02.26 - 2019.03.01
Iraupena: 4 egun
Alberto Bonilla
alberto.bonilla@tecnalia.com

Laboratorio de térmica

Otsailaren 26tik martxoaren 1era, “Aire girotuaren, berokuntzaren, aireztapenaren, hotz industrialaren eta hotz komertzialaren nazioarteko erakusketa (Klimatizazioa eta hoztea)” egingo da.

TECNALIAk energia eraginkorrago erabiltzen duten prozesuak ezartzeko soluzio teknologikoak erakutsiko ditu; prozesu horien bidez, lehiakorragoa bihurtzen da industria.

Soluzio horien helburua da energia-efizientzia handitzea urrats hauen bidez: 

  • Bero-energia berreskuratu.
  • Beroa elektrizitate bihurtu, eta elektrizitatea bero.
  • Energia-iturri alternatiboak eta berriztagarriak sartu prozesuan.
  • Beroa metatzeko sistema berriak erabili. 

Halaber, teknologia eta politika energetikoei lotutako inpaktu sozioekonomikoak eta ingurumenekoak ebaluatzeko ereduak ere erabiltzen ditugu, energiaren transmisioari laguntzeko estrategia gisa, barruti, hiri eta eskualde mailan.

Energia-kudeaketa adimendunaren esparruan, gure helburua da etxebizitza-sektoreak, hirugarren sektoreak eta industria-sektoreak energia minimoa kontsumituta eskaintzea zerbitzuak, erosotasunari eta eraikinek bete behar dituzten funtzioei kalterik egin gabe.

Bisita gaitzazu. 4. pabilioian gaude, 4E32 standean.

Bilkura baterako hitzordua jarri nahi izanez gero, erabil ezazu ondorengo esteka hau guri mezu elektroniko bat helarazteko, zer gai interesatzen zaizun eta noiz (eguna eta ordua) komeni zaizun adieraziz.

Bikura bat hitzartzeko

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago

Azokako sarrera doan da, azokaren webgunearen bidez izena emanez gero.

Izena azokako sarrerako mahaian emanez gero, 15 € ordaindu behar dira (BEZa barne).


WEBGUNEAREN TITULARRA

Tecnalia – Inspiring Business

BILATZAILEA



ORRI-OINA

© 2019 Tecnalia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia. Astondo Bidea, Edificio 700. E-48160 Derio (Bizkaia). Tel.: 902.760.000 - Nazioarteko deiak: (+34) 946.430.850


NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: